ARGAZKIAK | Urretako Rioja tabernak Gabonetako loteriaren bosgarren saria ospatu du
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Irati Alonso García
Gabonetako loteriaren bosgarren saria saldu dute Urretako Rioja tabernan eta lagun eta auzokideekin ospatu dute jai giroan. Han izan gara eta hemen batu ditugu ospakizuneko argazki batzuk.
Egun «oso berezia eta polita» bizi dute gaur Urretako Rioja tabernan, izan ere, Gabonetako loteriaren bosgarren saria saldu dute. Guztira, 2.562.000 euro banatu ditu Javier Blanco tabernariak lagun eta auzokideen artean, dezimo bakoitzak 6.000 euroko saria duela. «Ikaragarria da irabaztea eta batez ere lagunekin elkarbanatzea», azaldu du ilusioz.
Francisco Velascok, 43.696 zenbakia banatu duen loteria saltzaileak, «hunkituta eta oso urduri» dagoela aitortu du. «Espero dugu azken aldia ez izatea», adierazi du barrezka Zamakoa kaleko 14. zenbakiko loteria administrazioko arduradunak. Orotara, 10.800.000 euro banatu ditu Velascok.
Saridunak gutxinaka-gutxinaka heldu dira Rioja tabernara. Askok mobila zuten eskuan, familia, lankide eta lagunak zituztela deika. Beste batzuk ordea, kantatuz eta dantza eginez ospatu dute.
Hemen Urretako Rioja tabernan egindako ospakizunaren argazki batzuk: