Andra Mari

Innotecs elkartearen Asanblada Orokorra FP Andra Mari-n

2024-05-15
TESTUA ETA ARGAZKIA: FP Andra Mari Innotecs elkartearen aurtengo Asanblada Orokorra Galdakaon egin da maiatzaren 13an eta 14an, FP Andra Mari ikastetxean hain zuzen ere, «Humanity & Technology Race» lelopean. INNOTECS Europako Berrikuntza eta Teknologiako Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartea da. Galdakaon egin den Asanblada Orokorrean Europako herrialde desberdinetako 60 ordezkarik hartu dute parte, besteak beste, Alemania, Italia, Herbehereak, Norvegia, eta abarretik etorritakoak. Goizetan FP Andra Mari ikastetxea bisitatu eta Asanbladaren hainbat ekitaldi egin dituzte. Arratsaldetan, berriz, gure inguruko toki ezagun batzuk bisitatu dituzte. Ikastetxe guztietako ordezkariek aprobetxatu dute egonaldia euren arteko hartu-emanak egiteko, teknologia berritzeko eta garatzeko egindakoa partekatzeko, eta

Urte berri, proiektu berri FP Andra Marin

2024-02-05
TESTUA ETA ARGAZKIA: FP Andra Mari Askotan egiten dira hainbat proiektu Lanbide Heziketako ikastetxeetan baina bereziki proiektu hau, bakarra da Euskalherrian eta estatuan ere. Ikasturtearen hasieran EIE (“Empresa e iniciativa emprendedora” gazteleraz) moduluan eta tailerreko modulu batzuetan, ikasle eta irakasle batzuen artean proiektu batzuk adostu genituen, haien artean “Funtzio anitzeko gela mugikorra” delako hauxe. Proiektu honetan autobus bat zaharberritu dugu barrutik, funtzio anitzeko gela bihurtuz. Ekonomia zirkularrari keinu bat eginez, material gehiena birziklatuta izan da. Egileak Mantenu Elektromekanikoko 2. mailako eta Telekomunikazioko 2. mailako ikasleak dira. Zertarako erabiliko da? Lehendabizi Eibarreko Ikasenpresa azokara eraman dugu, otsailaren 1ean egin den Euskadiko

Auto elektrikoen lasterketa Galdakaon

2023-11-20
TESTUA ETA ARGAZKIA: Andra Mari Lanbide Heziketa Atzo, azaroaren 19, auto elektrikoen lasterketa egin zen Galdakaon, Green Power Bridgestone-k antolatuta. Urtean zehar horrelako karrera gehiago egin dira, eta atzo Galdakaoren txanda izan zen. Bertan Kantabriako eta Bizkaiako partaidetza egon zen, tartean Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleek sortutako eta gidatutako autoa, Galdakaoko udalaren babesarekin. Guztira 10 autok hartu zuten parte F24 eta F24+ mailetan banatuta. Andra Mari LH-ko autoak hirugarren postua lortu zuen eta horretaz gain “Espiritu Green Power” saria irabazi zuen. Baita, larunbatean Etxebarrin auto elektrikoen beste karrera bat egin zen, bertako Zientziaren Astearen programazioaren barruan, partaide berdinekin, baina

FP Andra Mariko ikasleak Bruselasen egon dira

2023-06-08
TESTUA ETA ARGAZKIAK: FP Andra Mari Aurreko astean, FP Andra Mari-ko 11 ikasle eta 3 irakasle Bruselas-era joan ziren. Bertan 4 egun egon ziren, eta besteak beste Europar Parlamentua eta Mechelen Ikastetxe Teknikoa bisitatu zuten. Europako Funtsen laguntzaz egin dute bidaia eta hurrengo urtean esperientzia errepikatzeko asmoarekin bueltatu dira, egindako kontaktuak baliatuz. Bidai honen helburuetako bat izan da auto elektrikoari lotutako Greenpower proiektua sakontzea Mechelen Ikastetxe Teknikoaren laguntzaz. Bertan, ikastetxeko instalazioak ikusi zituzten eta hainbat ideia ekarri dute FP Andra Mari-ko auto elektrikoan moldaketak egiteko.

Galdakaoko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak, sarituak aurtengo Euskoskills lehiaketan

2023-05-16
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Andra Mari LH eta Ostalaritza LH Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bi urterik behin antolatzen du Euskoskills lehiaketa, Lanbide Heziketako zikloetan matrikulatutako ikasleentzat. Aurtengo edizioa Irungo Ficoba erakustazokan egin da. Ikasleek ikasten ari diren zikloarekin lotutako lehiaketetan hartzen dute parte, eta frogatu behar dute ikasten ari diren heziketa-zikloaren berezko trebetasunak eta gaitasunak menperatzen dituztela. Horretarako, zenbait proba bete behar dute bi egunetan. Horretaz gain, ikasleek proba amaitzeko baliatu behar dituzten zeharkako beste gaitasun batzuk ere baloratzen dira. Aurtengo Euskoskills edizioan, Galdakaoko Andra Mari LH eta Ostalaritza LH-ko ikasleek hartu dute parte, eta saridun atera dira. Andra Mari

Andra Mari LH-ren auto elektrikoa Torrelavegan

2023-05-10
TESTUA ETA ARGAZKIA: Andra Mari LH Pasa den igandean, martxoaren 7, auto elektrikoen Urban Race 2023 lasterketa jokatu zen Torrelavegan, eta bertan hartu zuen parte F24+ mailan Andra Mari Team izeneko taldea, Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketa ikastetxea ordezkatuz. 13 eta 24 urte bitarteko DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek hartu zuten parte maila desberdinetan, Torrelavegako hirigunea zeharkatzen zuen zirkuito batean. Andra Mari Team-ek hirugarren postua lortu zuen, podiumera igotzea lortuz. Bestalde, autoaren diseinuagatik, Torrelavegako Mini kontzesionarioak emandako bigarren saria ere jaso zuten. Guzti honekin eta pasatutako egunagatik, oso pozik bueltatu ziren etxera Andra Mari LHko ikasleak, auto elektrikoen hurrengo