Proposamen berriak batzeko helburuz, Auzotik Galdakao ekimeneko lurralde kontseiluek bilerak egingo dituzte hurrengo egunetan. Hemen batu ditugu bilera horien datak.
Herritarrekin batera auzoak hobetzeko helburuz, Auzotik Galdakao proiektua jarri zuen martxan Udalak. Horren baitan, lurralde kontseiluak osatu dira eremu ezberdinetan, eta herritarrek parte hartzen dute horietan.
Aste honetatik aurrera bilera berriak egingo dituzte kontseiluek, auzoetan egindako aurrerakuntzak aztertzeko eta hobekuntza proposamen berriak definitzeko.
Une honetan, eremu guztiak estrategiaren ezarpen eta garapen fasean daude. 1. eta 2. eremuak 2023ko martxoan hasi ziren lanean, eta 3., 4., 5. eta 6. eremuak, berriz, 2024ko otsailean. Kontseiluak eratu zirenetik jarduera desberdinak egin dituzte etengabean, eta orain proposamen horiek gauzatzeko bidean daude.
Hemen batu ditugu hurrengo bileren datak:
– 1. eremuko kontseilua (Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu)
Otsailak 17, 18:30ean, Olabarrietako pertsona nagusien lokalean
– 2. eremuko kontseilua (Urreta, Urtebieta, Tximelarre Goikoa eta Zuhatzaurre)
Otsailak 18, 18:00etan, Urreta 2ko areto nagusian
– 3. eremuko kontseilua (Galdakaoko landa eremua)
Otsailak 25, 18:30ean, udaletxean
– 4. eremuko kontseilua (Upomendi, Zuhatzu, Bengoetxe, Troka eta Ergoien)
Otsailak 12, 18:30ean, Ostalaritza Eskolan (Sixta Barrenetxea, 24)
– 5. eremuko kontseilua (Zabalgane, Kurtzea eta Tximelarre Bekoa)
Martxoak 4, 18:30ean, udaletxean
– 6. eremuko kontseilua (Berezikoetxe eta Zabalea)
Otsailak 19, 18:30ean, udaletxean
Bilerak publikoak dira, baina entzule gisa joateko aurretik Parte hartze arloari eskatu behar zaio, edukiera kontuengatik, 688830479 telefonoan edo partaidetza@galdakao.eus helbide elektronikoan.




