Baionako eta Galdakaoko Zizpak lehenengoz elkartu dira asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsa eta Baionako gaztetxea
Zizpa izena elkarbanatzen duten Galdakaoko Gazte Konpartsaren eta Baionako gaztetxearen arteko lehen topaketa ospatu zuten pasa den asteburuan. Baionan antolatu zuten eta Galdakaoko hamar gazte inguruk parte hartu zuten hitzorduan.
Festa giroan, Zizpa izena elkarbanatzen duten Galdakaoko Gazte Konpartsaren eta Baionako gaztetxearen arteko lehen topaketa ospatu zuten pasa den asteburuan. Baionan antolatu zuten bilera eta honetan Galdakaoko hamar gazte inguruk parte hartu zuen.
Hego eta Ipar Euskal Herriko egoeren inguruan aritu ziren gazteak eta errealitate bietan dituzten aukera eta oztopoen azterketa egin zuten. Halaber, Zizpa proiektu bietan aurrera eramaten dituzten ekintzak elkar trukatu zituzten.
Bestalde, bidaia aprobetxatuz, Galdakaoko gazteak euskararentzat «baliabideak eta hizkuntza politika eraginkorra» aldarrikatu zituen manifestaziora batu ziren Baionan.
Bilera hau bi gazte taldeen arteko harremanaren lehen pausoa izan da, izan ere, hurrengo hilabetetan Baionako Zizpa gaztetxeko kideak Galdakaora etortzea aurreikusi dute. «Bizkaitarrak eta lapurtarrak, Euskal Herria eraikitzen! Zeinen beharrezkoak diren halako egunak esperientziak partekatzeko, harremantzeko, herria ehuntzeko», adierazi zuten gazteek elkargunearen ostean.