Talde berriekin abiatu du ikasturtea Berbalagun ekimenak Galdakaon, tartean herriko kultur ondarea ezagutzeko taldearekin. Azaroaren 8an batuko dira eta Andra Maritik abiatuko dute ibilbidea.
Beste urte batez, Berbalagun ekimena antolatu dute Galdakaon Udalak eta herriko euskaltegiek. Aurtengoa 21. edizioa da gure herrian eta berrikuntzekin dator.
Dinamizatzaileen esanetan, ekimenak «aurrerapauso handia eman du azkenaldian» eta ildo honetan, aurten Galdakaon esaterako, gure ondare kulturala ezagutzeko taldea sortu da.
Talde honen helburua «gure herriko txokorik preziatuenak ezagutzea da» eta zapatuan, azaroak 8, egingo dute lehen saioa. Andra Mari elizatik abiatuko dira 10:00etan eta besteak beste, burdinolak eta dinamita bisitatuko dituzte.
«Animatu eta etorri gurekin!», adierazi dute Berbalagunetik.




