Urreta kiroldegiko igerileku txikia itxita egongo da aldi baterako

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Arazo tekniko baten ondorioz, Urreta kiroldegiko igerileku txikia itxita egongo da aldi baterako. Zehazki, uraren parametroak kontrolatzen dituen modulua hondatu egin da, eta konpontzen ari dira.

Urreta kiroldegiko igerileku txikia aldi baterako itxita dago arazo tekniko bat dela eta. Zehazki, uraren parametroak kontrolatzen dituen modulua hondatu egin da, eta elementu hori «ezinbestekoa» da indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen osasun baldintzak bermatzeko.

Talde teknikoak ordezko modulua eskatu dio enpresa hornitzaileari, baina oraingoz gailu berria noiz jasoko duen zain dago. Beraz, oraindik ezin da zehaztu noiz irekiko den instalazioa berriro.

Udalak azaldu duenez, «lehentasuna erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna da», eta horregatik, igerilekua itxita egongo da konponketa amaitu arte eta uraren kontrol sistemak guztiz egiaztatu arte.

Udalak erabiltzaileen ulermena eskertu du, eta «egoera honek sor ditzakeen eragozpenak sentitzen ditu». Edozein berri kanal ofizialen bidez jakinaraziko dira aldaketak.

situs togel

situs toto