Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du Biziz Bizi elkarteak bihar, otsailak 28. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Ohi duenez, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du hilabete honetako azken zapatuan, hau da, bihar, otsailak 28.
Martxaren 45. edizioan Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira berriz ere 11:00etan, eta guztira 25 kilometro egingo dituzte.
«2026, lau urteko ibilaldiak, hilero, eta instituzioak, guri jaramonik egin gabe. Hau izango al da konponbidearen urtea? Bidegorria behar dugu!
Zure laguntzarekin lor dezakegu. Zatoz gurekin. Ez zara damutuko! Zain gaude!», adierazi dute elkartetik.





