Bilbo eta Galdakao bizikletaz lotu zituzten zapatuan, bidegorriaren alde
Mugikortasuna
BINKE / 2022ko maiatza
Bilbo eta Galdakao bizikletaz lotu zituzten zapatuan, bidegorriaren alde
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Biziz Bizi elkartea
Zazpigarren martxa antolatu zuten zapatuan Biziz Bizi taldekoek, apirilaren 30ean, Bilbotik Galdakaora. Helburua hiriaren eta herriaren arteko bide seguru bat exijitzea izan zen, azken hilabeteetan egiten ari diren moduan. Hemen ikusgai Binkera bidali duten bideotxoa.
«Agindutakoa betetzea» eskatu zuten zazpigarrenez Biziz Bizi taldekoek iragan zapatuan, apirilaren 30ean, Bilbotik Galdakaora beste martxa bat antolatuz. Bidegorri baten plana 2003tik dagoela salatzen dute antolatzaileek eta hilero azken zapatuan elkartzen dira «19 urteren ostean egin ez dena exijitzeko».
«Udalerrien arteko bide seguru bat» beharrezkoa dela iragartzen duen ekimenak apirilean ere 25 kilometroko ibilbidea izan du: 11:00etan elkartu ziren Bizkaiko Foru Aldundiaren parean, Gran Via 25 zenbakian, Galdakaora arte etorri ziren 12:00 aldera eta Bilbora buelta egin zuten, 14:00etan hirian amaitzeko.
Urte honetako ibilbide berria mantendu zuten zapatuan ere: Bilbon hasi ziren, Basauritik igaro ziren, gero Etxebarri igaro zuten eta 12:30 aldera Galdakaoko Kurtzeko plazara heldu ziren. Ondoren, bide berdinetik Bilborako bidea hartu zuten berriro herritik hiriburura bueltatzeko eta 14:00etan hirira heltzeko.
Bideo hau bidali dute Binkera antolatzaileek, Gernika kalearen pareko N-634 errepideko biribilgunetik igaro ziren unekoa: