
Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Bizkaian urte askotan zehar erreferente izandako Bizkarra okindegiak enpresa usansolotarrak denda guztiak itxiko ditu. Guztira hamabi denda ditu Bizkaian, hauetako bost Galdakaon eta bi Usansolon.
Bizkarra Okindegiak, 1957an sortutako enpresa usansolotarrak, denda guztiak itxiko ditu, enpresak berak sare sozialen bitartez ezagutzera eman duenez. Guztira hamabi denda ditu Bizkarrak Bizkaian zehar, hauetako bost Galdakaon eta bi Usansolon.
Gaur, ekainak 30, izan da denda gehienen azken eguna baina batzuk irekita jarraituko dute, beste marka baten izenpean. «Bizitza oso bat izan da, grina pizten digun ofizio bati eskainia… eta atsegin eta ohore handia izan dugu pasio hori talde handi batekin, bezerorik onenekin, lankide adituekin, hornitzaileekin eta konfiantzazko laguntzaileekin partekatu ahal izateko, baita denbora honetan guztian egin ditugun lagun askorekin ere», adierazi dute Bizkarratik.
«Gure ibilbidean hegoak eman dizkiguzuen guztioi, honaino iritsi behar dizuegu. Pribilegioa izan da. Eskerrik asko!», nabarmendu dute.