Da Capo Musika Bandak eta Oreka Reed Quintetek kontzertua eskainiko dute Torrezabalen

Argazkia: Da Capo Musika Banda.

Formatu berritzaileko kontzertua eskainiko du Galdakaoko Da Capo Musika Bandak Torrezabal Kultur Etxean, domekan. Oreka Reed Quintetekin batera arituko da.

Etxean arituko da berriz Galdakaoko Da Capo Musika Banda. Taldeak kontzertua eskainiko du domekan Torrezabal Kultur Etxean, eta kasu honetan Oreka Reed Quintetekin batera arituko da.

Zurezko haize-boskotea eta banda sinfonikorako idatzitako musika-lanetik abiatuta diseinatu da eskainiko duten kontzertua. Musika-lana Eduardo Morenok konposatu zuen Oreka Reed Quintet taldearentzat, Zornotzako Musika Bandak eskatuta.

Formatu hori erabiltzen aitzindariak dira, izan ere, Bost kontzertuak molde tradizionalak hausten ditu, formatu berritzailea du eta goi mailako musika eskaintzen die mota guztietako ikusle eta interpreteei.

«Abagune paregabea da guztiontzat, emozioz, kalitatez eta gertutasunez betetako musika-topaketa batez gozatuko dugulako», adierazi dute Udaletik.

Saioa 13:00etan hasiko da eta sarrrera eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.

situs togel

situs toto