
Dimisioa aurkeztu du Barrualde-Galdakao ESIko mediku zuzendariak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Larrialdi zerbitzuetan tentsio handiko uneak bizi diren momentu honetan, dimisioa aurkeztu du Barrualde-Galdakao ESIko mediku zuzendariak, SER irrati-kateak argitaratutako informazioaren arabera. Larrialdietako profesionalen %40 eta %50 bitartean baja eskatu edo lanpostua utzi du azken asteetan.
Barrualde-Galdakao ESIko mediku zuzendariak dimisioa eman du azken orduetan, SER irrati kateak argitaratutako informazioaren arabera. Dimisioa «tentsio handia bizitzen ari den momentu honetan» gertatu da, izan ere, larrialdietako profesionalen %40 eta %50 artean baja eskatu edo lanpostua utzi du azkeen asteetan.
Gatazka hau duela hiru urte hasi zen eta ordutik profesionalek haien lan-kargak ezarritakoak baino %20 handiagoak zirela salatu dute, «onartezinak» direla aldarrikatuz.
SER irrati-katearen arabera, Osakidetza profesionalen egoera bideratzeko lanean dabil. Bitartean, bajei aurre egiteko eta premiazko arretari eusteko, beste ESI batzuen sarera jotzen ari da Osasun Saila.