EGITARAUA | Torrezabaleko areto nagusiko ekintzak erakusketa gelan egingo dira hurrengo hilabeteetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Tanttaka Teatroa
Aste honetan hasiko dituzte Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia eraberritzeko obrak eta itxita egongo da hauek irauten duten bitartean. Programazioak ordea ez du etenik izango eta egitarau berezia antolatu du Galdakaoko Udalak hurrengo hilabeteetarako Torrezabaleko erakusketa gelan. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia aldatu eta aro berrietara modaltzeko beharra ikusi zuen Galdakaoko Udalak eta horretarako obrak egingo dituzte. Aste honetan bertan hasiko dituzte lanak eta hauek irauten duten bitartean, aretoa itxita egongo da, BINKEk jaso zuen moduan.
Herriko programazio kulturalak ordea ez du etenik izango eta egitarau berezia antolatu du Galdakaoko Udalak hurrengo hilabeteetarako. Zinema saioak Maximo Moreno Musika Eskolako aretoan izango dira asteburuetan eta gainontzeko ikuskizunak Torrezabaleko erakusketa gelan izango dira.
Publiko desberdinei zuzendutako saioak izango dira, besteak beste, Lorcaren ‘Bodas de Sangre’ obran oinarritutako ‘Un segundo bajo la arena’, Jon Plazaola eta Felix Alboren monologoak, Miren Arrieta eta Telmo Iruretaren aldarria desgaitasuna duten pertsonen sexualitatearen alde, Alfonso Torregrosak interpretatuko duen Max Aub-en ‘La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco’ eta honezkero ohikoa bihurtu den 0-3 urte bitartekoentzako ikuskizuna.
Hemen batu dugu Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelak hurrengo hilabeteetan hartuko dituen ikuskizunen zerrenda:
- Urtarrilak 21, domeka: ’Sexberdinak’, 18:00 eta 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Urtarrilak 26, barikua: ‘Pespuntes’, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Otsailak 3, zapatua: ‘Herencia’, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Otsailak 11, domeka: ‘M.A.R’, 18:00 eta 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Otsailak 16, barikua: Jon Plazaolaren ‘Tu-tum Platz!’ monologoa, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Otsailak 24, zapatua: ‘A mano’, 17:00 eta 19:00. Sarrera: 4-6€.
- Martxoak 3, domeka: ‘La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco’ antzezlana, 18:00 eta 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Martxoak 9, zapatua: ‘Bidai on, amona Braulia’, 12:00. Sarrera: 4-6€.
- Martxoak 10, domeka: ‘Paisatges’,12:00 eta 17:00. Sarrera: 4-6€.
- Martxoak 15, barikua: ‘Euskaldungak’, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Martxoak 22 eta 23: ‘Un segundo bajo la arena’, 20:00. Sarrera: 9-12€.
Guzti hauek batzen dituen programazioa deskargatu daiteke Udalaren webgunean.