BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia eraberritzeko lanak hasiko dituzte hurrengo astean

Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia eraberritzeko lanak hasiko dituzte hurrengo astean

Galdakao
2023-12-28
706
0

TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García

Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia eraberritzeko lanak egingo dituzte 2024an. Hurrengo astean hasiko dira eta irauten duten bitartean aretoa itxita egongo da. Programazioak aldiz ez du etenik izango eta egitarau berezia antolatu du Udalak urteko lehen hilabeteetarako.

Urte hasierarekin batera aldaketak helduko dira Torrezabal Kultur Etxera, izan ere, areto nagusia eraberritzeko lanak hasiko dituzte hurrengo astean. Obrek hamar asteko iraupena izango dute eta gaur azaldu dituzte hauen nondik norakoak aretoan bertan Edurne Espilla zinegotziak, Katrin Schlegel Torrezabaleko programatzaileak eta Irune Pagaldai obra, proiektu eta informazioko arkitekto teknikoak.

Espillak azaldu duenez, pasa den urteko abenduan aldatu behar izan zuten areto nagusiko zorua arazoak ematen zituelako eta behin behineko bat jarri zuten. Aldaketa hau egitean konturatu ziren beste hainbat elementu hobetu behar zirela eta aretoa eraberritzeko erabakia hartu zuten. «Esaterako, kanpoko soinua entzuten da eta erosotasun falta dago hainbat lekutan», adierazi du zinegotziak.

Hauek eta beste hainbat alor hobetzeko obrak egingo dira hortaz Torrezabaleko areto nagusian. Pagaldaik azaldu duenez, moketako zoru berria jarriko da, eserlekuak berriztuko dira, isolamendu akustikoa jarriko da eta suteen aurkako hainbat neurri ezarriko dira, besteak beste.

«Eserlekuen kasuan eta plangintza osoan inklusiboagoak izatea bilatu dugu», nabarmendu du Espillak. Horreterako, zabalera berezi eserlekuak izango dira, eta baita gurpildun aulkientzako lekuak eta mugikortasun arazoak dituztenentzat. Halaber, entzumen eta ikusmen arazoak dituztenentzako eserleku bereziak.

Obrek irauten duten bitartean areto nagusia itxita egongo da baina Galdakaoko Udalak eskaintzen duen programazio kulturalak ez du etenik izango. Zinema saioak Maximo Moreno Musika Eskolako aretoan izango dira asteburuetan eta gainontzeko ikuskizunak Torrezabaleko erakusketa gelan izango dira, Schlegelk azaldu duenez.

«Programazio berezia, anitza eskainiko dugu Aste Santura arte eta ordutik aurrera kalean eskainiko dira saioak», adierazi dute Udaleko ordezkariek, udaren bueltan Torrezabal Kultur Etxearen 30. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatuko dela nabarmenduz.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

San Silvestre lasterketa zortzi kategoriatan banatuko da ...

Hurrengo albistea

Txandakako aparkalekuek doakoak izaten jarraituko dute 2024an ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Binkek bat egingo du Greba Digitalarekin

    2020-04-20
    Binke
  • Aktualitatea

    Palestinari elkartasuna adierazteko agerraldia egin zuten atzo Galdakaon

    2023-10-20
    Galdakao
  • AktualitateaArgazkiak

    ARGAZKIAK | Santa Agedari kantatzera irten ziren galdakoztarrak arratsaldez ere

    2025-02-05
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteakArgazkiak

    ARGAZKIAK | Ohe lasterketa, guito jaurtiketa eta zaku lasterketa iruditan

    2023-09-10
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko dendariek eskaintzak kalera aterako dituzte otsailaren 27tik martxoaren 1era bitarte

    2025-02-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Galdakaon Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan

    2023-05-29
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu