EGITARAUAK | Gaur hasiko da Euskaraldia Galdakaon eta Usansolon ere!
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Euskaraldia 2022
Iritsi da Euskaraldiaren edizio berria! Gaurtik abenduaren 2ra bitarte «hitzez ekiteko garaia» dela erakutsi behar dugu milaka eta milaka euskaltzalek Euskal Herrian, eta baita gure herrietan ere! Horretarako, ariketa soziolinguistikoa berotzeko dozenaka ekintza antolatu dira Galdakaon eta Usansolon. Hemen bi egitarauak!
Hemen da Euskaraldiaren edizio berria! Eta ezin izan zitekeenez beste modu batera izan, Galdakaok eta Usansolok ere inoizko ariketa soziolinguistikorik handienean ere hartuko dute parte. Horretarako, bietan ala bietan egitarau zabala antolatu dute herrietako batzordeek.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte ekingo diete milaka euskaltzalek «hitzez ekiteko garaiari», Ahobizi edo Belarriprest txapa soinean jantzita, euskaraz ahalik eta gehien arituz. Hala eta guztiz ere, bai Usansolok zein Galdakaok, abenduaren 2aren osteko eguna ere Euskaraldiko egitarauaren barne sartu dute, hilaren 3an ospatzen baitugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta egun seinalatu horrek ere, noski, lekua izango du gure herrietan.
Hemen batu dugu Euskaraldiak gurean emango duena, bi egitarautan banatuta:
Galdakaon
Azaroak 18, barikua
17:30 Euskaraldiari hasiera, udaletxearen ondoko karpan
17:30 Kotxe ibiltaria, herritik
17:30 Kedada umeekin, udaletxearen ondoko karpan
19:00 Mozoilo irratiaren saioa umeekin, Iturrondo plazan —euria egitekotan, udaletxearen ondoko karpan—
19:00 Pilota partida, Kurtzeko frontoian
20:30 Mozoilo irratiaren saioa Gipuzkoa kalean (Somera) —euria egitekotan, udaletxearen ondoko karpan—
Azaroak 19, zapatua
11:30 Kimikarin, umeentzako zientziari buruzko tailerrak, udaletxearen ondoko karpan
17:30 Divenire Dantza Taldearen tailera eta erakustaldia, udaletxearen ondoko karpan
20:00 Sama Siku Txaranga, herriko tabernetatik
Azaroak 22, martitzena
19:00 Sex-Sua liburuaren aurkezpena, Euskaraldiko lokalean —ESAN bulegoaren ondoan—
Azaroak 23, eguaztena
18:00 Usansolo – Galdakao futbol partidak, Santa Barbara futbol zelaian
Azaroak 24, eguena
10:00 Irakurketa jarraia, udaletxeko pleno aretoan
Azaroak 26, zapatua
13:00 Dantzaraldia, Andra Mari Dantza Taldearen erakustaldia udaletxearen ondoko karpan
Azaroak 27, domeka
09:00 Ganguren Mendi Taldearen mendi irteera
12:00 Iñazio Perurenaren erakustaldia (umeekin saioak) udaletxearen ondoko karpan
Azaroak 29, martitzena
19:00 Julen Gabiria idazlearen hitzaldia, Euskaraldiaren lokalean —ESAN bulegoaren ondoan—
Abenduak 1, eguena
10:30 Mintzodromoa, Torrezabal Kultur Etxean
Abenduak 2, barikua
«Euskal leloak» lehiaketaren sari banaketa, sare sozialetan
19:00 Galdakao Kantari emanaldia herritik
21:30 Amaiera ekitaldia, udaletxe ondoko karpan
22:00 Gaztelunch-a, udaletxe ondoko karpan
23:00 Oihan Vegaren diskofesta, udaletxe ondoko karpan
Abenduak 3, zapatua
Euskararen Eguna
«Tabernan Euskaraz» lehiaketaren sari banaketa, udaletxearen ondoko karpan
11:00 Talo tailerra udaletxearen ondoko karpan
13:00 Trikipoteo eta Taupadak dantza taldearen erakustaldia herritik
15:00 Herri bazkaria eta sagardo dastaketa udaletxearen ondoko karpan
17:30 Baflepoteoa herritik
20:00 Kontzertuak udaletxearen ondoko karpan:
KALAKAN + GORA HERRIA ERROMERIA
…ekintza eta sorpresa gehiago iragartzear!
Usansolon
Azaroak 18, barikua
19:00etatik aurrera, Usansoloko frontoian: Euskaraldiaren aurkezpena, photocall-a eta Oihan Vegaren «Euskañolitis» bakarrizketa
Azaroak 20, domeka
19:00 Zineforum-a Oinarinen lokalean
Abenduak 2, barikua
19:00 Oinarin Elektrotxaranga
Abenduak 3, zapatua
Euskararen Eguna
12:00etatik aurrera, Mural marrazketa
…ekintza eta sorpresa gehiago iragartzear!