Ekialde Hurbilera laguntza bidaltzeko bilketa-puntua ireki dute Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Brazzo
Turkian, Sirian eta Kurdistanen gertatu diren lurrikaren kaltetuei laguntza humanitarioa bidaltzeko kanpaina martxan jarri du Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak. Besteak beste, bilketa puntu bat antolatu du Galdakaoko Santi Brouard enparantzan herritarrek dohaintzak egin ahal izateko.
Milaka eta milaka pertsona hil, zauritu eta desagertu dira Turkia, Sirian eta Kurdistanen gertatu diren lurrikaren ondorioz. Gobernuz Kanpoko Erakundeek herrialde hauetan egoera «jasangaitza» dela ohartarazi diote Nazio Batuen Erakundeari eta laguntza gehiago bidaltzea eskatu diote.
Bitartean ordea, mundu osoko hainbat erakundek kaltetuei laguntza humanitarioa bildatzeko kanpainak jarri dituzte martxan, haien artean, Galdakaoko Boluntarioen Elkarteak. Zehazki, herritarrek dohaintzak egin ahal izateko bilketa puntu bat ezarri dute Galdakaon, helbide honetan: Santi Brouard enparatza 1, Gipuzkoa kaletik sartzen.
Bilketa puntua gaurtik aurrera dago zabalik otsailaren 17ra arte, astelehenetik ostiralera 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 ordutegietan eta besteak beste, pixohialak, haurrentzako janaria, galkorrak ez diren elikagaiak, paper-zapi bustiak eta egoera onean dagoen arropa jasoko dute.
Bestalde, laguntza ekonomikoa eskatu du elkarteak, material hori Ekialde Hurbilera eramateko, izan ere, boluntarioak Turkiako Kahramanmaraş lurraldera bidaia abiatuko dute hurrengo egunetan.
Laguntza ekonomikoa ES93 2100 3910 1002 0011 0920 kontuan edo 05028 bizum zenbakian eman daiteke eta informazio gehiago ezagutu daiteke 674041438 telefonora deituz edo tesoreriagbge@gmail.com helbidera idatziz.