Asisko Urmeneta: «Herri kolonizatu honetan Agosti Xahoren diskurtsoak emantzipazioa dakar»

2018-12-21
Asisko Urmeneta, ilustratzaileaBINKE / 2018ko abendua «Herri kolonizatu honetan Agosti Xahoren diskurtsoak emantzipazioa dakar» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Asisko Urmeneta (1965, Iruñea) ilustratzailearen Aztihitza liburu berriaren eta Agosti Xaho «heroi nazionalaren» pasarteak entzuten orduak emango lituzkete azaroaren 22an Gandasegiko areto nagusira hurbildu zirenek. Eta ez da gutxiagorako, istorioak marraztu eta kontatzeko duen grinak harrapatu egiten duelako edonor. Orreaga Iritzi Taldeak bere hitzaldi zikloaren baitan gonbidatuta etorri zen Galdakaora, eta ostean Binkerekin izandako berbaldi luzearen laburpena da hurrengoa. Nor zen Agosti Xaho? Xaho 1811. urtean sortu zen zuberotar bat zen, heroi nazional bat euskaldunontzako. Politikaria izan zen, euskaltzale amorratua,

Oibar Artetxe: «Zure bizitza ordenatzeko balio dau boxeoak»

2018-12-21
Oibar Artetxe, boxeolariaBINKE / 2018ko abendua «Zure bizitza ordenatzeko balio dau boxeoak» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Kuxkuxean eta hara-honaka ibili behar izaten da batzutan norbere lekua aurkitu arte. Kirolean ere antzeko zerbait gertatu omen zitzaion Oibar Artetxe boxeolariari, bizitzaren gora-beherei aurre egin eta norberaren ongizatea jaso ahal izateko kirol esparru honetatik. Ordea, ez ei da «emakumeen kirola», eta bere kide profesionalei zor zaien aintzatespena eskatu gura du bere debutetik hilabete gutxira. San Inazioko kiroldegira gerturatu da Binke, bere entramendu bat gertutik jarraitzeko. Boxeoa «makarren» kontua ez al da ba? (barreka) Bai, izan leiteke! Eta itxurea emoten dau bai!

Bizkaia Isilik: «Etorkinen egoeraren aurrean ezin genuen beste alde batera begiratu»

2018-12-21
Galdakaoko Bizkaia Isilik elkarteaBINKE / 2018ko abendua «Etorkinen egoeraren aurrean ezin genuen beste alde batera begiratu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Ixone Muñiz Arana Errefuxiatu eta etorkinen auziari konponbidea eman, elkartasuna adierazi eta hauen eskubideen alde borrokatzeko jaio zen «Bizkaia Isilik» eginkizuna. Bizkaiko zenbait herrik emandako pausuei jarraituz, Galdakaon ere sortu dute aurten taldea. Nortzuk osatzen duzue Galdakaoko «Bizkaia isilik» taldea? Emigranteen eta emigrazio prozesuan egiten ari diren akatsak azaleratu nahi ditugunok. Izan ere, pertsonak daude aurretik, sexua, azalaren kolorea edota jatorria kontuan izan barik. Zeharo xumea da taldea, eta guztion borondatearekin egiten dugu aurrera. Bileretan zortzi bat pertsona elkartzen gara eta

Valentin Carballo: «Denek esan izan didate modaz ezingo nintzela bizi, eta begira, pixkanaka banabil!»

2018-11-23
Valentin Carballo, moda diseinatzaileaBINKE / 2018ko azaroa «Denek esan izan didate modaz ezingo nintzela bizi, eta begira, pixkanaka banabil!» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Valentin Carballoren artxiboa Handia da itsasoa, eta askorako ematen du. Itxura, kolore eta neurri guztietako arrainak daude bertan, eta batzuek korrontearen kontra ere egiten dute. Horrek omen dira indartsuenak, eta horiek lortzen dituzte euren helburuak. Galdakao itsaso handi hori da, eta korrontearen kontra zein bere helburuen alde lanean gogor ari den moda diseinatzailea da Valentín Carballo, bere burua galdakoztartzat duen kanariarra. Ez da lan arina izango arropa marka propioa sortzea… Ba ez, ez da lan arina, baina

Ane Legarreta: «Bandak kontzertu gehiago egin beharko lituzke, eta ez hainbeste kalejira»

2018-10-19
Ane Legarreta, Galdakaoko Musika Bandako zuzendari ohiaBINKE / 2018ko urria «Bandak kontzertu gehiago egin beharko lituzke, eta ez hainbeste kalejira» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Juan Carlos Irizar handiaren lekukoa hartu zuen Galdakaok inoiz izan duen Bandako zuzendaririk gazteenak. Irizarren mailari eusteko ardura ez ezik, proiektu eta aire berriak eskaintzen ere saiatu da Ane Legarreta lau urtez. Baina bere ibilbide profesionalari erreparatzeko ordua iritsi zaio, eta badoa doinu handien bila. Bazoaz… Banoa, bai, Galdakaoko Musika Bandako zuzendaritza utziko dut. Baina horrek ez du esan nahi nire bizitzako beste momenturen batean itzuliko ez naizenik, batek daki… Zergatik hartu duzu erabaki

Izaro Andres: «Oso gertuko sentitu nituen galdakoztarrak»

2018-10-19
Izaro Andres, kantariaBINKE / 2018ko urria «Oso gertuko sentitu nituen galdakoztarrak» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Jon Etxezarraga Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusiak behean zein goian dituen eserlekuak bete zituen Izaro kantariak, urriko lehen zapatuan eskaini zuen kontzertuan. Mexikotik bira eman osteko lehenengo saioa izan zuen Euskal Herrian, non eta Galdakaon. Ez genuen berarekin solasalditxo bat izateko aukera galdu nahi. Etxekoei berba egiten diogun bezala hitz egiten dio Izarok publikoari: natural, jator eta oso gertuko. Baina batez ere goxotasun handiz. Horixe da Izaro Andres (1993, Mallabia) kantari gazteak Torrezabalera gerturatu ziren ehunka entzuleei helarazi ziena. Kantu oso intimoak egiten ditu, baina

Usansolo Racing: «Pausu garrantzitsua ematen ari gara berdintasunaren bidean»

2018-10-19
Usansolo Racing TaldeaBINKE / 2018ko urria «Pausu garrantzitsua ematen ari gara berdintasunaren bidean» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Unai Moran Racing munduko zenbait alorretan emakumeen presentziarik ia ez zegoela ikusirik, Usansolo Racing talde mistoak hasieratik izan zuen argi emakumeak izango zirela taldeko zutabe. Egun, alde handirekin, Euskal Herrian emakume gehien dituen automobil-taldea da. Racing talde bat… Nolatan bururatu zitzaizuen honi hasiera ematea? Abenduan lau urte beteko dira racingean zaletuak garen hainbat lagun bildu —gehienak usansolotarrak— eta talde hau sortzen hasi ginenetik. Lehenik eta behin, automobil-talde bat eta elkarte bat sortu behar genituen, eta horretan genbiltzala, alor behartsuenetan arreta jartzeko beharra ikusi

Joseba Peña: «Eguzkibegi Ikastolak, nirekin edo ni gabe, aurrera egingo du beti»

2018-09-21
Joseba Peña, Eguzkibegi Ikastolako kontserje ohiaBINKE / 2018ko iraila «Eguzkibegi Ikastolak, nirekin edo ni gabe, aurrera egingo du beti» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Eguzkibegi Ikastola orain kokatuta dagoen tokitik pasa diren ikasle guzti-guztiek pentsatu izan dute inoiz ikastola Josebarena dela, noski, bertan bizi izan baita 35 urtez, orain arte. Erretiroa hartu berri du Galdakaoko debar ezagunenak, eta ikasturte hau bera gabe hasi du ikastola galdakoztarrak. Bertara itzuli da Peña, hunkituta eta urduri, Binkerekin bere ibilbide luzeaz hitz egin behar duelako. Ikasturtea urduri samar hasi duzu, beraz. Buf! Ez dakizu zuk zenbat gainera! Irailaren 3an, irakasleek ikasturtea hasi zuten

Nieves Zabala: «Euskal Herrian daukagun asoziazionismo gaitasuna zoragarria iruditzen jat»

2018-07-20
Nieves Zabala, biologoaBINKE / 2018ko uztaila «Euskal Herrian daukagun asoziazionismo gaitasuna zoragarria iruditzen jat» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Ezagunak dira Zabalatarrak Galdakaon, eta herrian hamaika saltsatan ibiltzeaz gain, bakoitzak bere arloan lan handia egin eta egiten duen familia da. Izen on horren aitzindaria Pontzi Zabala medikua izan zen, eta bere atzetik etorri zen Nieves alaba nagusiak hartu zion lekukotza. Historian herriak eman duen mediku ezagunena izanda aita, zerbait ikasiko zenuen ba medikuntzatik, ezta? Txikitatik lagundu izan dot aite, errezeta edo sendagaiak egiten. Gainera, kontsultea bera etxean eukiten genduan eta herritarrak edozein ordutan etortzen ziran, aitak atenditzeko. Lehen, familia

Click eta Click: «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara»

2018-07-20
Click eta Click, argazkilaritza elkarteaBINKE / 2018ko uztaila «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Click eta Click elkartea Galdakaon argazkigintza zaletasun handia badago ere, orain gutxira arte ez zegoen diziplina honetako maitaleak bil zitzakeen elkarterik. Horregatik, eta bide batez argazkigintzaren kultura sustatzeko asmotan sortu zuten Click eta Click argazkilari taldea. Igartzen duzue badagoela argazkigintzarekiko interesik Galdakaon? Bai, apurka-apurka bagabiltza ezagutzera ematen. Gaur egun 31 bazkide gara eta azken hileetan herritarren interesa handitzen ari dela igartzen da. Gure helburua argazkigintzarekiko zaletasuna edo interesa duten herritarrak biltzea da, edozein udalerritakoak direla ere. Zer eskainiko die Click

Kepa Artetxe: «Herria bizirik mantentzeko erreminta ona da euskal dantza»

2018-06-15
Kepa Artetxe, dantzariaBINKE / 2018ko ekaina «Herria bizirik mantentzeko erreminta ona da euskal dantza» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Folklore euskaldunean Euskal Herri osoan da ezagun Kepa Artetxe dantzaria. Betiko dantza maisua izanik, ehunka dira bere irakaspenetatik pasa diren dantzazaleak. Transmisio hutsaren eredu da, eta berak jasotako modu berean irakasteko gogoz hartu gaitu bere Elexaldeko baserrian. Berak hartu du lekua, eta gu eseri zein grabatzen hasi aurretik hasi da kontu kontari. Zabalik dagoen liburua da Artetxe, eta inoiz ez zaizkio herri-aberastasunez betetako orriak amaituko. Zergatik dantzatu behar du Herri honek? Lehenengo norberaren gorputza alaitzen dozulako. Baina, dantza, gure Herria

Oskar Arantzabal: «Euskal Herri independente bat noski dela ekonomikoki bideragarria»

2018-06-15
Oskar Arantzabal, ekonomialariaBINKE / 2018ko ekaina «Euskal Herri independente bat noski dela ekonomikoki bideragarria» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Oskar Arantzabal Orreaga Iritzi Taldeak urtero antolatzen dituen hitzaldi zikloen barnean gonbidatu zuten Galdakaora Oskar Arantzabal (Eibar, 1967) ekonomialaria. «Ikasketa sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik» liburua aurkeztera etorri zen, eta liburuaren harira hitz egin dugu berarekin. Eskozia eta Kataluniako egoera sozioekonomikoak ekarri dituzu. Ba al dugu antzekotasunik horiekin? Nabarmenena hiruotan industriak duen pisua da, egitura ekonomikoan, horrek soziologikoki abertzaletasuna indartzen baitu. Historiari erreparatuz, hiruok jasan dugu indarkeria gure eskubideen zapalkuntzarako. Hizkuntza bereiztuak ditugu eta oro har Erresuma Batua eta Espainiako Erresuma baino

situs togel

situs toto