Enrike Fuentes eta Dani Uzkiaga: «Gidatzen 10 ordu eman ostean kanpaldiak antolatzea izan zen gogorrena»

Argazkiak: Enrike Fuentesek bidalitakoak.

Enrike Fuentes eta Dani Uzkiaga galdakoztarrek bederatzi egun eman zituzten Marokon eta Chatarras Raid Solidarioan parte hartu zuten. Bidaiaren bueltan haiekin hitz egin dugu, abenturaren inguruan gehiago ezagutzeko asmoz. 

Pote batzuk hartzen sortu zen ideia errealitate bihurtu zuten Enrike Fuentes eta Dani Uzkiaga galdakoztarrek. Lagunek bederatzi egun eman zituzten Marokon eta kotxe zahar batekin Chatarras Raid Solidarioan parte hartu zuten. Galdakoztarrentzat lasterketaren gauzarik politena horren alderdi solidarioa izan zen. 

Zertan datza Marokoko Chatarras Raid Solidarioa? Bederatzi egun eman ditugu Marokon, azaroaren 1etik 9ra, Raid Solidario batean parte hartzen. Lehenik, parte-hartzaile bakoitzak 10 kilo janari utzi genituen Conilgo elikagaien bankuan, eta Marokon ikastetxe bat bisitatu genuen, eskola-materiala, arropa eta bizikletak eramateko. Ostean, sei etapaz osatutako lasterketa egin genuen. Tangerreko portuan hasten zen eta Marrakexen amaitu. 

Zein izan da erronkaren alderik gogorrena? Lasterketako gauzarik gogorrena helmugak izan ziren, harea eta harrizko bideen artean 9 eta 10 orduz gidatu ostean, kanpamentura iritsi eta kanpaldia antolatu behar izatea.

Eta politena? Guretzat gauzarik politena eta hunkigarriena haurrekin izan genuen harremana izan zen. Eskolara joan ginenean haien zoriontasun aurpegiak ikustea. Era berean, oso polita iruditu zitzaigun parte-hartzaileetako batek gurpil-aulki elektriko bat eramatea lortu zuela beharra zuen haur batentzat.

Lasterketa honen irabazlea ez da azkarrena, ezta? Ez. Orientazioa eta nabigazioa ziren erabakigarriak. Road book-a erabiltzen eta mapan waypoint-a bilatzen ikasi behar izan genuen. Eta heltzerako kilometro gutxien zituena zen irabazten zuena. Horrez gain, kotxe zaharrenarentzako sariak ere baziren, haretik irteten laguntzen zuen  autoarentzat, autoaren diseinu onenarentzat…

Nola sortu zen abentura honetan parte hartzeko ideia? Pote batzuk edaten. Danik esan zidan aitak oparitutako autoa saldu egingo zuela, eta nik esan nion Instagramen ikusi nuela auto zaharren lasterketa egiten  zela Marokon. Ideia ona iruditu zitzaigun eta animatu ginen.

Kotxe zahar batekin egin zenuten lasterketa. Esanahai berezirik du kotxe honek? Lasterketaren berezitasuna 20 urte baino gehiagoko autoarekin joan behar izatea zen, hortik dator
Chatarras Raid izena.

Antzeko lasterketa batean parte hartzen duzuen lehen aldia izan da? Gure lehen aldia zen, inoiz ez dugu parte hartu kotxeekin lotutako ekitaldi batean.

Hurrengo hilabeteetan antzeko abentura berrietan parte hartzea aurreikusi duzue? Oraingoz ez dugu asmorik, baina bi urte barru esperientzia errepikatzea gustatuko litzaiguke. •

situs togel

situs toto