Erlantz Uriarte usansolotarrak Espainiako Ciclocross txapelketan parte hartuko du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ciclos Yurrebaso
Txikitatik maite du bizikletaz ibiltzea eta 2015ean erretiroa hartu bazuen ere, zale moduan lehiatzen du Erlantz Uriarte usansolotarrak. Bihar Bartzelonan ospatuko den Espainiako Ciclocross txapelketan parte hartuko du, hiru onenen artean izaten saiatuko dela.
Espainiako Ciclocross txapelketa ospatuko da bihar Bartzelonan. Zehazki Vic herrian izango da eta kategoria ezberdinetako txirrindulariek lehiatuko dute, haien artean, Erlantz Uriarte usansolotarra gizonezkoen maila absolutuan.
Galdakaon kokatuta dagoen Ciclos Yurrebaso dendaren arduraduna eta Team Yurrebaso taldearen parte da gaur egun eta honekin hainbat garaipen lortu ditu azkenaldian amateur moduan. Besteak beste, maila autonomikoko Master 30 txapelketa ospatu zen pasa den abenduan eta hirugarren izan zen Uriarte. Honek estatu mailako hitzorduan egoteko aukera eman dio.
Uriartek txikitatik maite du bizikletaz ibiltzea eta txirrindulari profesionala izan da hainbat urtetan zehar. Usansolotarrak 2015ean hartu zuen erretiroa eta ordutik amateur moduan dabil.