Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2019ko apirila Begiradak TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa Gerrea hur egoan, ate joka, eta 1936ko bagilaren 15ean sartu zan bete-betean gure herrira. Francoren tropak harro eta pozarren egozan, Galdakao lorpen handia zan, eta Bilbo hantxe bertan egoan. Askorentzat euren bizitzako egunik gordinenak hasteko egozan. Nazionalak herrian sartu ziranean hasi zan errepresinoa, atxiloketak, jazarpena… Inuntziaga txaleta behin-behineko kartzela bihurtu eben. Gaur egungo Iturrondo plazea eta Juan Bautista Uriarte kalearen artean egoan Inuntziaga. Hara eroan ebezan atxilotuak, ostean sailkatu eta kartzeletara eroateko; batzuk epaiketa izango eben, eta beste batzuk zuzenean fusilatu ebezan. Ia ez