Erretzeari uzteko tailerra eskainiko du Galdakaoko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Control Clinic
Galdakaoko Udalak erretzeari uzteko tailerra eskainiko du hurrengo asteetan. Tailerra doakoa izango da eta guztira zortzi saio izango ditu.
Eusko Jaurlaritzarekin laguntzarekin, Galdakaoko Udaleko adikzioen prebentziorako zerbitzuak erretzeari uzteko tailerra eskainiko du hurrengo asteetan. Tailerra doakoa izango da eta guztira zortzi saio izango ditu.
Ikastaroa gaur, apirilak 9, hasiko da hitzaldi informatibo batekin, 18:00etatik 19:00etara Indarra topagunean. . Lehen saio honen helburua «tabakoari eta tabakoaren kontsumoa prebenitzearen edo/eta uztearen onurei buruzko informazioa ematea da, horrela tailer honekin jarraitu nahi den baloratu ahal izateko».
Erretzeari utzi nahi diotenek beste zazpi talde saio egingo dituzte, aditu baten eskutik, apirilaren 23an eta 30ean, maiatzaren 7an, 14an eta 28an, eta ekainaren 4an eta 18an, informazio saioaren ordutegi eta leku berean (Indarra topagunean, 18:00etatik 19:00etara).
«Aukera paregabea da erretzeari uztea pentsatzen ari direnentzat, ohitura kaltegarri horrek norberaren osasunean eta ingurukoengan ondorioak baititu», adierazi du Galdakaoko Udalak.