Euskara ikasteko edota hizkuntza paisaia euskaratzeko dirulaguntzak eskatu daitezke
Administrazioa
BINKE / 2022ko ekaina
Euskara ikasteko edota hizkuntza paisaia euskaratzeko dirulaguntzak eskatu daitezke
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Ezezaguna, saretik hartua
Euskara ikasteko 15.000 euro arteko dirulaguntza indibidualak eskaintzen ditu Udalak urtero, edota norberaren komertzioaren paisaia euskaratzeko ere, 5.000€ arte. Zabalik dago dirulaguntza horietan izena emateko epea, uztailaren 31ra bitarte.
Urtero legez, Galdakaoko Udalaren Euskara Arloak euskara ikasteko edota bere komertzioaren karteldegia zein hizkuntza paisaia, oro har, euskaratzeko dirulaguntzak abian jarri ditu.
Dirulaguntza horiek uztailaren 31ra arte eskatu daitezke, ondoko ekintza hauetarako:
- Euskara ikasteagatik dirulaguntza indibidualak emango dira, iazko abuztuaren 1etik aurtengo uztailaren 31rako epealdiari dagokienez (15.000 euro arte)
- Euskararen hizkuntza paisaia sustatzeagatik ere emango dira dirulaguntzak, iazko abuztuaren 1etik aurtengo uztailaren 31rako epealdiari dagokienez (5.000 euro arte)
Laguntza horien helburua da, Udalaren esanetan, «Udalbatzak onetsitako eta gerora Osoko Bilkuran aldatutako dirulaguntzak emateko oinarri Arautzaile Berezietan definitutako dirulaguntzen lerroren batean sar daitezkeen jarduerak, programak edo proiektuak finantzatzea».
Honen inguruko informazioa eta dokumentazioa gura duenak Udalaren webgunetik jaso dezake, hemen, edota Euskara Arloaren honako bideetan ere:
Informazioa jasotzeko:
hezkuntza-euskara@galdakao.eus helbidean
944010540 telefono zenbakian