
Euskaraldia aurkezteko ekitaldia eta bertsolariekin triki-poteoa, bihar Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Barikuan, martxoak 14, Usansolon Euskaraldia aurkezteko ekitaldia egingo dute eta hitzorduan hamaikakoa iragarriko dute, hau da, Usansolon ekimenaren ordezkariak izango direnen izena ezagutzera emango dute. Ostean, triki-poteoa antolatu dute Etxahun Lekue eta Oihana Bartra bertsolariekin eta Oinarineko txarangarekin.
Maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurtengo Euskaraldia eta euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ekimena aurkeztuko dute hainbat herritan barikuan, martxoak 14. Usansolon ere Euskaraldiaren berri emateko ekitaldia antolatu dute egun horretarako-
Hitzordua Unkinako frontoian izango da 19:30etik aurrera eta hamaikakoa iragarriko dute, hau da, Usansolon ekimenaren ordezkariak izango direnen izena ezagutzera emango dute. Halaber, hainbat herrikiderekin grabatutako bideoa proiektatuko dute.
Ostean, triki-poteoa antolatu dute Etxahun Lekue eta Oihana Bartra bertsolariekin, Usansoloko bertso eskolako kideekin eta Oinarin Dantza Taldeko txarangarekin.