Galdakaok eta Usansolok Kirolur Erronkan parte hartuko dute

Argazkia: Franckspencer.

Bizkaiko Foru Aldundiak herri aktiboak bultzatzeko 2026ko Kirolur Erronka txapelketa jarri du martxan, Aritz Ginea galdakoztarrak sortutako Wellk aplikazioaren bitartez. Guztira 58 herrik parte hartuko dute txapelketan, tartean Galdakaok eta Usansolok.

Bizkaia 2026ko Europako Kirol Lurralde izendatu dute eta horren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak 2026ko Kirolur Erronka abiatu du.

Ekimena «bizimodu osasungarria sustatzeko eta gure gizartearen kirol-espirituaren indarra balioesteko sortu da».

Dagoeneko 58 herrik eman dute izena, tartean Galdakaok eta Usansolok, eta datorren apirilaren 15etik aurrera, izena eman duten herriak lagunartean lehiatuko dira Aritz Ginea galdakoztarrak sortutako Wellk kirol-aplikazioaren bidez.

Lehiaketa-sistema ahalik eta ekitaterik handiena bermatzeko diseinatu da. Batetik, azken sailkapenak biztanleria-koefiziente bat erabiltzen du, udalerri txikiak handienekin baldintza berdinetan lehia daitezen. Bestetik, sistemak haztapen-koefiziente bat aplikatzen du diziplina ezberdinetako ahaleginak —oinez ibiltzea, korrika egitea, igeri egitea, bizikletan ibiltzea…— modu bidezkoan kontuan har daitezen.

Erronkak «egun bateko lasterketa-kontzeptutik ihes egiten du iraupen-liga bihurtzeko», eta urtean zehar hiru etapa estrategikotan banatzen da:

  • 1. Liga (Udaberria): Apirilaren 15etik maiatzaren 17ra.
  • 2. Liga (Uda): Ekainaren 15etik uztailaren 15era.
  • 3. Liga (Udazkena): Irailaren 23tik urriaren 23ra.

Parte hartzea guztiz doakoa da eta 14 urtetik gorako pertsona guztiei irekita dago. Ez da ezinbesteko baldintza lehiatzen den udalerrian erroldatuta egotea, eta parte hartzen duten 58 herrietako batekin lotura sentitzen duen edonork bere talde gisa aukera dezake.

Bat egiteko herritarrek Wellk aplikazioa deskargatu behar dute, profila sortu eta hasierako pantailan agertzen den Kirolur txartelean klik eginez euren udal-taldera batu. Jarduera fisikoaren erregistroa zuzenean aplikazioaren GPSarekin edo ohiko gailuak sinkronizatuz egin daiteke, hala nola Strava, Garmin, Fitbit, Apple edo Google Health Connect.

Bizkaitarren ahaleginak bi mailatako saria izango du:

  • Banakako sariak: Gutxienez 150 jarduera-puntu batzea lortzen duten pertsonek erronkaren merchandising ofiziala eskuratzeko aukera izango dute, udalerri bakoitzari esleitutako izakinak agortu arte.
  • Udal-sariak: Sailkapenaren goialdean kokatzen diren udalek tokiko klubetarako kirol-materiala erostera bideratuko diren funtsak jasoko dituzte.

Aplikazioari buruzko edozein zalantza edo laguntza tekniko izateko, antolakuntzak erabiltzaileen eskura jarri ditu kirolurerronka@wellk.eus posta elektronikoa eta www.wellk.eus webgunea.


situs togel

situs toto