Galdakaoko dendariek eskaintzak kalera aterako dituzte gaurtik martxoaren 7ra bitarte

Argazkia: Irati Alonso García.

Gaurtik martxoaren 7ra arte Galdakaoko dendek euren eskaintza bereziak kalera aterako dituzte. Ekimenaren baitan, herritarrek sariak irabazi ditzakete erosketekin.

Galdakaoko saltokiek euren eskaintzak kalera ateratzeko aukera izango dute hurrengo egunetan zehar. Horrela ba, gaurtik martxoaren 7ra arte, parte hartu gura duten dendetako atariak erakusleiho bilakatuko dira.

Ekimena Gu Dendari elkarte galdakoztarrak antolatu ohi du urtero birritan, Galdakaoko Udalaren laguntzaz, eta horren baitan herritarrek sariak irabazi ditzakete erosketekin.

Zehazki, asteburuko bi menuko bi sari eta eguneko bi menuko lau sari banatuko ditu elkarteak.

Parte hartzen ari diren saltokiak ezagutu daitekez Gu Dendariren webgunean.


situs togel

situs toto