Galdakaoko Pintxo Laperna lehiaketaren edizio berria bihar hasiko da

Argazkia: Pinterest

Pintxo Laperna lehiaketa bueltan da Galdakaora eta udazkeneko edizio berrian 19 establezimenduk hartuko dute parte. Bihar, azaroak 21, hasiko da eta bi asteburutan zehar perretxiko pintxoak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

Galdakaoko sukaldaritzaren sormena balioan jarri eta perretxikoa osagai nagusi bihurtzen duen Pintxo Lanperna ekimena bueltan da, Gertutasuna Elkartearen eta Udalaren eskutik.

Herritarrek bi asteburutan zehar —azaroaren 21etik 23ra eta 28tik 30era— izango dute pintxoak dastatzeko aukera eta 19 establezimenduk hartuko dute parte oraingoan.

Pintxoa 2 euroren truke dastatu ahal izango da, ordutegi hauetan:

  • Barikuetan: 19:00–22:30
  • Zapatuetan: 12:30–15:30 eta 19:00–22:30
  • Domeketan: 12:30–15:30

Lehiaketak bi sari eskainiko ditu. Batetik, Herritarren Saria bezeroek emandako botoen bidez erabakiko da. Bestetik, Ostalaritza Eskolako epaimahai profesionalak zaporea, aurkezpena, zerbitzua eta perretxikoaren presentzia baloratuko ditu Sari Profesionala emateko.

Lehenengo sailkatuek txapel bat eta sukaldari jaka jasoko dituzte, eta bigarren eta hirugarren postuek ere saria izango dute.

Herritarrek aldiz, ibilorri berezi bat eskuratu ahal izango dute parte hartzen duten establezimenduetan. Ibilorria osatutakoan, txartela entregatu eta sari zozketan parte hartu ahal izango dute.

Parte hartuko duten establezimenduak eremuka banatuta daude eta honakoak dira:

1. gunea
C.E. Jubilados Urtebieta
Elkarbizi
Megadynamic
Lorea
Bizkai Berria

2. gunea
Medina’s Bar
Goxoa Bakery
Taberna El Inglés
Topa
Muguru

3. gunea
Kome y Kalla
Bar Aterpe
Ostatu taberna
La Barrika
Bar Alai

4. gunea
Gurutz Berria
Bar Sorgiñe
Cafetería Arantza
Bar Atseden

situs togel

situs toto