Martxoaren 13an Espainia mailako Talentos by Abril gastronomia lehiaketaren finala lehiatuko da Santiago de Compostelan. Bertan, Garbiñe Martin Galdakaoko Ostalaritza Eskolako ikasleak parte hartuko du.
Espainia mailako Talentos by Abril gastronomia lehiaketaren laugarren edizioko finala martxoaren 13an lehiatuko da, Santiago de Compostelan.
Bertan, Euskadi, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madril eta Asturiasko zortzi lehiakidek parte hartuko dute, tartean Garbiñe Martinek, Galdakaoko Ostalarita Eskolako ikasleak.
Lehiaketaren laugarren edizioko irabazleak ikasketa-beka bat lortuko du Galiziako Ostalaritzako Goi Mailako Zentroan Sukaldaritzako eta Pastelgintzako Sukaldaritzako Goi Mailako Ikastaroa egiteko, eta Aceites Abrileko Sukaldari Egoiliar izendatuko dute urtebetez.
Finalera heltzeko, 60 ikasle baino ez dira lehiatu ikastetxe bakoitzeko barne-hautaketa aurreko fasean. Hortik beste hiru fase igaro zituzten, eta zortzi finalera heltzea lortu dute. Horiek Santiagora joango dira irakasle batekin, Galiziako Ostalaritzako Goi Mailako Zentroan errezetak zuzenean prestatzeko.




