Santakurtzetako lehen bost egunak pasata, Kuadrillen Txapelketako puntu guztiak batuta errepasoa egin gura izan du BINKEk. Une honetan Gusak taldea doa txapelketako lehenengo postuan, eta gertutik jarraitzen diote ondoko albistean batu ditugun beste bederatzi kuadrilek.
Santakurtzeko kuadrillek gaur, irailak 17, bete dute seigarren eguna eta Kuadrillen Txapelketako emaitzei errepaso egin eta emaitzak batu ditu BINKEk argitalpen honetan.
Iaz Kuadrillen Txapelketako irabazlea izan zen Gusak taldea doa sailkapenaren lehenengo postuan, eta hurbiletik jarraitzen dute Antzeko eta Trikiriki taldeek, Galdakaoko Jai Batzordeak publikatutako datuen arabera.
Hauek dira lehen hamar sailkatuak une honetan:
- Gusak: 433
- Antzeko: 424
- Trikiriki: 395
- Dekantzekoz: 377
- Piperrak: 325
- Beti Berandu: 312
- Sukuzu: 309
- Lonjelvi: 303
- Txantxa Gutxi: 300
- Dbktu: 289