Sare Herritarrak eta Ernaik Galdakaoko Etxera Eguna antolatuko dute bihar, irailak 19. Besteak beste, herri bazkaria, bingoa eta manifestazioa prestatu dituzte.
Santakurtzetan murgilduta eta asteburuari hasierari emateko, Galdakaoko Etxera Eguna antolatu dute biharko, irailak 19, Sare Herritarrak eta Ernaik.
Egitaraua herri bazkariarekin hasiko da 15:00etan Herriko Bentan, eta 12 euroko prezioa izango du. Ostean, bingoa eskainiko dute eta bazkalostea Kittuk girotuko du.
Arratsaldean aldiz, 19:00etan manifestazioa deitu dute txosnagunetik, eta ondoren presoen senideei omenaldia egingo diete beheko txosnagunetik.
«Gure komunidadearekin elkartu, elkarrekin disfrutatu eta gurekin ez dauden kideen askatasuna eskatzeko une bereziak!», adierazi dute elkarteetatik.