Ikastolako nagusienak eski irteerak egiten ari dira egunotan
TESTUA ETA ARGAZKIA: Eguzkibegi Ikastola
Eguzkibegi Ikastolako ikasleak eski irteerak egiten ari dira egunotan: DBH 3. mailakoak pasa den astean izan ziren eta honetan laugarren mailakoak joango dira.
Pasa den astean, Eguzkibegi Ikastolako DBH3. mailakoek eski irteera egin zuten eta primeran ibili ziren. Aste honetan berriz, DBH4. mailakoak joango dira asmo berdinarekin. Ziur gaude hauek ere primeran pasatuko dutela.
Ikastolan kirolak pisu garrantzitsua du ikaslearen garapenean eta honen adierazle da irteera hau. Harremanak sendotzeko eta talde sentimendua garatzeko ere ezinbestekoa da. Ondo pasa!