Gure berbaz 

«Bagil zein ekain»

2017-06-16
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko ekaina Udabarria itxi eta uda hasten dan hilabetea, bagil zein ekain izenez ezagutzen dogu. Gure hilabeteen izen bakoitzak bere jatorria dauka. Kasu batzuetan ortzi edo zerua izan da kontuan eta beste batzuetan hil horretako uzta. Ekain dala-eta, eguzkira jo dogu. Iparraldean, eguzkiari, ekhi esaten jako eta ekhi+gain>ekain bilakatu da. Eguzkiaren kokapenagaz dauka zerikusia, latineko solstitium>solstizio legez, hau da, udaren hasierako egun-argiagaz. Bagil dala-eta, uztarora jo dogu eta baba+(h)il>bagil bilakatu da. Hil honetan babak batzen dira. Gure babak, babazabalak dira, behar eta gura izan ezkero, berdetan euren zerukatik garandurik, lapikoan egosi eta jateko, eta gainetikoak sikatu

«Maiatz-loreak eta erleak»

2017-05-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko maiatza Maiatz edo lorail aldean erleak ikusten dira lorerik lore. Erlea eta gizakia beti egon dira alkarren ondoan; batetik, eztiagaitik eta bestetik argizariagaitik. Erlearen inguruan esaera asko gorde da, esaterako: “erle joanak eztirik ez”; “ erleak eztia eta ezpia”; “ maiatz hotz, ez hauts ez bihotz”. Erlauntza, lehenago, etxe edo eta inguruan kokatzen zan eta gehienetan gaztaina-enbor harroetan. Erlearen garrantzia dala-eta, aiko zer gertatzen zan etxeko nagusia hilten zan egunean. Etxagunaren alarguna edo eta etxaguntzarako izendatua, erlauntzara joaten zan parte emoten. Hiru golpe emoten eutsazan erlatokiari eta esan: Erletxuok, erletxuok, eizue argizaria, nagusia hil da

«Bariku zein ostiral»

2017-04-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko apirila Euskal astearen bosgarren eguna era batera baino gehiagotara adierazten da Euskal Herrian. Euskera batuan « ostiral» nagusitu da eta bere esangura « ortzi=zerua eta irar=ilargi» berba konposatutik dator. « Bariku» berba, bizkaieraren eremuan darabilgu zabalen eta Gipuzkoako bizkaieran, Oñati aldean-eta, « egubakoitz». Gure «bariku» berbaren nondik norakoa interesgarria da. Bere jatorria « abari ba(ga)ko» eguna da,» bariaku>bariku», hau da, barau eguna. Barau eta bijilia gordetzearen ohitura, eleiza katolikoaren agindu bat izan zan. Baraua, gitxiago jatea zan eta bijilia okela gorririk jan ez egitea. Hori dala-eta, eleiza katolikoak urte guztiko barikuetarako jarri eban bijilia-eguna. Baina,

«Mozolloa eta kukua»

2017-03-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko martxoa Behinola, udabarriaren hasierako goiz batean, Galdakaoko Mozolloa lozorroan egoan Elexaldeko Andra Mariren hegoaldeko hegalpean. Bat-batean, ene! Kuku-hotsa barruntatu eban Ganguren, Aranzelai, Lekubaso,Upo eta Mandoia aldetik. Itzartu egin zan eta nagiak atera ondoren, badinotso bere buruari: « Etorri jaku kukua». Esakerak dino,«Kukua, Andra Mari martikoetarako ez badator enterrua egin behar jakola»; baina egun batzuk gorago beherako, beti agertzen da eta hemen daukagu aurten be bagileko San Pedroetan Diman bazkaldu eta Afrikarantz itzuli arte, hurrengo urtean barrien barriz etorteko Euskal Herrira. Eta basorik baso dabilenean, kuku-hotsa aterako ez dau ba! Binke. Kukuak, arrautza, bera baino txori

«Aratuste zein inauteri»

2017-02-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko otsaila Aratuste zein inauteri jai-garaia garizuma aurreko egunetan ospatzen dogu. Zergaitik? Ba, aiko. Gaur egun daukagun kalendario edo egutegia Gregorianoa dogu. Julio Cesarrek K.a.-ko 46an osatu eban egutegia, 1582an Gregorio XIII Aita Santuak eratu eta kristautu egin eban. Urteroko egutegia hartuz, martiaren ekinoziotik hurrengo ilbetea ikusi eta hurrengo domeka beti izango da Bazko Eguna. Atzerantz bagatoz, aste bete lehenago Erramu Eguna ospatzen da eta berrogei egun lehenago, eguaztenez, hausterreguna eta, jakina, bezpera, aratuste zein inauteri martitzena dogu. Horrexegaitik ospatzen dira jaiok garizuman sartu aurreko egunotan, Eleizaren aspaldiko agindua betetzeko eta urte bakoitzean egun ezbardinetan, ilargiaren
1 6 7 8

situs togel

situs toto