Gure berbaz 

«San Juan Haretxa», Manu Etxebarria

2026-06-22
Euskaldunok, ohitura zahar asko gorde doguz historian zehar eta euretariko bat ‘San Juan Haretxa’-rena da. San Juan bezperan ipinten da ezaugarri hori gure baserri askotako sarreretan, lore-xorta eta galburuz apaindurik. Izenak berak

«Txistu, irrintza eta zantzo»

2020-02-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko otsaila Gizakiok, naturatik kulturara bideko saltu kualitatiboan, besteak beste, tresnak, sinboloak eta balioak sortzen eta lantzen daragoiogu historian zehar. Naturara bagoaz, gizakiok, geure fonazio-organu naturalakaz, txistua, irrintza (irrintzia) eta zantzoa asmatu doguz komunikatzeko edo eta beste zeregin askotarako. Txistua, ahorik hara egiten dogu, mihin-ezpanak konbinatuz edo atxamar bidez. Txistu naturalak era askotakoak dira: berezkoak, kanturakoak, txistadarakoak, deitzekoak, agintzekoak, konpetiziokoak etab. Irrintza berbea, fonazio-organu bidezko beste hots bat dogu. Irrintza, gizaki zein abere batzuk egiten dogun oihu zoli eta deigarria da. Gure historia luzean zehar, gizakiok irrintza edo irrintzi bereziak asmatu doguz. Gorbeialdean, gizakion irrintza-hots hori

«Aitita ta amamak seintzain»

2020-01-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko urtarrila Lehenago, gure baserrietan normala zan hiru belaunaldi batera bizitea, eta aitita-amamak zaintza lan handia egiten eben sein edo haur txikiakaz arduratzean. Lan eder hori «seintzain» izenagaz ezagutzen dogu Gorbeialdean, hau da: sein+zain > seintzain. Eta etxean bakarrik ez, lehenago neskato eta andra asko, seintzain joaten ziran modudun etxeetara, bai herriko bertakoetara eta bai Bilbokoetara be. Urteak joan urteak etorri, gure herriak uritartu egin jakuz eta baserri askotako jendea pisuetan bizitzera etorri. Jakina, aitita-amama bako pisuetan, beste era batera konpondu behar izaten zan umeen seintzaro edo haurtzaroan. Aspalditxuan, ostera, aitita-amama ugari ikusten da seintzain gaurko

«Kanpai-hotsak»

2019-12-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko abendua Gizakion alkar komunikatze-bideak ugariak izan dira, badira eta izango dira bizitzan zehar. Gaurkoan kanpai-hotsa izango dogu hizpide. Kanpaiak, Egipto zaharrean eta haragoan be baegozan eta V. menderik hona Eleiza Katolikuak jarri ebazan kanpandorre guztietan euren mezuak adierazteko. Kanpai bidez, eleizarako deiak ez eze, beste era askotako mezuak be bialtzen ziran eta gaur be bialtzen dira herri batzuetan, aikor esaterako: hil-kanpaiak, sute-kanpaiak, meza-kanpaiak, alba eta angelusekoak etab…hau da, zelako kanpai-hotsa halako mezua. Kanpai-hotsak gure mitologian be sartu jakuz. Gizakia beti izan da bildur pertsonai mitologikoen aurrean baina pertsonai horreik gainditzeko bide bi erabili dira herrian:

«Begizkoa»

2019-11-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko azaroa Zemendia edo azaroaren lehen eguna Domu Santu da eta bigarrena Arimen Eguna. Arimen inguruan mito eta esaunda ugari sortu dira, mundutik zerurako bidean. Heriotzaren azalpena, mito, historia eta zientziaren esku egon da. Gizakia beti ahalegindu da heriotzaren zergaitia aurkitzen eta zientziak argitu arte, mito edo esaunda etimologikoak sortu izan dauz. Euretariko bat, begizkoarena. Lehenago, haur asko hilten ziran eta jazoera horren errua, baten baten begizkoari botaten jakon. Siniskera hutsa zan, zientziaz kanpokoa. Siniskera hori, Babilonian, Asirian, Sumerian eta Euskal Herrian be izan dogu ia gaur arte. Baina, nortzuk botaten eben begizkoa? Ba, aiko, herrian

«Orbel»

2019-10-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko urria Udagoienean, orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak korolez aldatzen doaz eta zimeldu ahala jausten, orbel mantuz jantziz gure basoak. Orbel hitza, konposatua da: orri+bel. Jatorrira bagoaz, (h)orri hitza da zaharra, gaurko araudian, h-a galduta. Hosto, hitzaren jatorria hauxe: horsto —horri+sto atzizki diminutiboa— eta hortik, hosto. Bigarren hitza, bel, erro zaharrak ilun kolorea adierazten deusku, gazteleraz «negro» itzuli arren. Jatorrizko bel horretatik bilakatzen da, belz > beltz / balz > baltz mendebaldean. Berba biak alkartuz: orri+bel > orbel bilakatu da eta zentzuari begira, gure udagoieneko orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak orbel bihurtzen dira euren kolore ilun

«Intxaurra»

2019-09-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko iraila Irailean, udagoienean sartzen gara eta, besteak beste, gure intxaurrondoetako intxaurrak heldu eta batuteko tertzioan gengokez. Fruitu hau «intxaur» izenez arautu eta darabilgu gaurko euskeran. Baina, historia apur bat eginik, toponimia eta euskal autore zeharretan era askotara agertzen jaku. Esaterako, 1596ko R.S. —Refranes y Sentencias— errefrau bilduma interesgarrian, hiru bider agertzen da berba hori: Ynsaur / Ynsaurra / Ynsaurrac. Hortik, Insausti etab. Beraz, -S->-TX- bilakaera arautu da. Intxaur fruituari bagagokoz, intxaur-garauak mintz berdea dauka ganetik eta udagoienean mintz hori arrankaldu egiten jako, garua agirian itxiaz eta, apurka-apurka garauak jausten hasiko dira edo fartika bategaz eratsi

«Errotak»

2019-07-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko uztaila Gure herrietan, garia, zemendian erein eta uztailean gariak jo ondoren anegaka gordetan zan zorroetan, behar izan ahala, errotara eroan, eho eta ogiak egiteko. Errota eta haize-errota ugari egoan gure herrietan, batzuk barriak baina beste asko olak aprobetxatuz egokituak euren ubide, antepara eta guzti. Errota berba, latineko «rota(m)»-etik dator, euskerak zuzenean hartu dau «e»- protetikoagaz. Hortik errota. Gazteleraz «rota(m)> roda> rueda» bilakatu da. Eraikuntza honek badauka beste latinetikako berba bat: bolu. Hau latineko «molinu(m)»-etik dator, —«molinu(m)> moliu>boliu>bolu»; aikor: Bolueta, Bolinaga, etab.—. Euskal Herriko beste lurralde batzuetan, eihera izena erabiltzen da. Errotetan galgarauak eta artagarauak ehoten

«San Juan suak»

2019-06-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko ekaina San Juan bezpera gauean egiten diran suak, udako solstizioaren ospakizunak dira antzinatik. Gero eleizeak, 21etik 24ra aldatu eta San Juan jaia jarri euskun eta hortik San Juan suak. Sua, argiaren sinboloa da eta udako solstizioan egun argia luzatzen hasten danez, suagaz ospatzen dogu, lehenago neguko solstizioan Gagon-enborra izetuta egiten zan legez. Gaur egun be jarraitzen dogu San Juan suakaz, baina, lehenago, gure baserrietan ohitura gehiago egoan su nagusia egin aurretik. Aiko neuk bizitakoa Zeberion. San Juan bezpera iluntzean, galtzupoila edo gari-eskutak hartu, sua emon eta zuziokaz labrantza-soloak inguratzen genduzan kantu-hots hau bitarteko: San Juan

«Maiatz-zuhaitzak»

2019-05-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko maiatza Maiatzean, orriz eta lorez janzten dira zuhaitzak. Euretatik hiru aipatuko doguz: Haritza. Ohiturak gogoratuz, Euskal Herriko lurralde batzuetan, apirilaren azkenengo eguneko iluntzean haritz landareak landatzen ziran maiatzaren lehenengo egunean landatuta ikusi ahal izateko. Maiatz-landare horri «maiatz-haritza» deritzagu. Elorria. Maiatzaren hiruan, Santa Kurtz jaiak ospatzen dira gure hainbat herritan. Garai honetarako, elorriak lora-loran egoten dira. Gure zaharrek, hartu elorri zuri errama txorta bat, arrankala bat egin ale bakoitzari, sartu gurutzeratara beste egurtxo bat, sarats-azalez irentsitara inguratu oboan-oboan eta eleizara eroaten ebezan bedeinkatzeko. Gero, etxera eroan, eta banan-banan solo bakoitzari berea sartu muna baztertxo baten, urteko

«Aste Santua»

2019-04-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko apirila Aste Santuaren herri-zentzua aldatzen etorri jaku uritartze leku-denporetan. Baina atzera begiratzen badogu, Aste Santua eleiz kutsuz beterik egoan eta jendea eleizkizunetara joaten zan hutsik egin barik. Eleiz kultura indartsu horren ezaugarri lez, Gorbeialdeko herri-esaunda pare bat aipatzea baino ez dago. Aikomenzan. «Aldi baten, baserritar bat, eleizkizunera barik ote bila joan zan basora Bariku Santuz zapatuan labesua egiteko. Baetorren ote-karga lepoan dala eta halako baten, ote-karga eta guzti aidean joan eta ilargian geratu ei zan kondenaturik lurretik ikusten diran gerizpeak sortuz». «Beste baten, beste baserritar bat be, eleizkizunera barik, egur-abarretan joan zan Bariku Santuz. Baekarren

«Marti-oilarra»

2019-03-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko martxoa Euskaldunon etxalde edo baserrietako oilategietan, etxe-etxeko izan dogu oilarra eta batez be, marti-oilarra. «Ollar» izen zaharraren jatorrira bagoaz, Euskaltzaindiak «yeismoan» jausi ez egiteko, «-ll- il-» idazteko araua emon aurretik, «ollo+ar > ollar» daukagu, hau da «ollo» femeninoari «ar» erantsi maskulinoa adierazteko, beste kasu askotan legez, esaterako: asto/astar; katu/katar; uso/ usar; azkona/azkonar; sagu/satar; suge/suga(a)r; mando/mandar; ote/otar; erle/erlestar etab… nahiz eta hiztegietan euskerazko femeninoa maskulinoz itzuli, —kasurako, asto= burra, litzateke eta astar=burro, eta horrela beste guztiak—. Oilarrak era askotakoak dira eta danak beharrezkoak oiloen arrautzak oilalokeak ezarri eta txitak aterako badira. Baina oilarren artean, marti-oilarra da

«Otsailak 29»

2019-02-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko otsaila Otsaila edo zezeila, urteko hilabeterik laburrena dogu. Julio Cesarrek, K.a.ko 46an eratutako kalendarioan 28 egun jarri eutsazan otsailari eta lau urterik lau urtera egun bat gehiago. Egun horren izenari «bisiestu» deritzagu. Latinetik dator izen hori, hemendixik: «bis sextus dies ante calendas martias», hau da, «birritan martiaren bataren aurreko seigarren eguna». Jakina, otsailaren 23a birritan jarri beharrean kalendarioan, 29ra aldatu zan bisiestu egun hori eta halan be, urteko hilabeterik laburrena. Kalendario julianoan, urtearen bigarren hilabeteari «februarius» (gazt. febrero) deritzo eta purifikaziorako hilabetea zan erromatarrentzat. Guk euskaldunok ostera, batean bestean, animaliekaz lotu dogu hilabete honen izena:
1 4 5 6 7 8

situs togel

situs toto