Herritarren iritziak 

«Sormenaren loraldia», Oihane Apellaniz

2020-04-23
Oihane Apellaniz GoienolaBINKE / 2020ko apirila Sormenaren loraldia Egun bizi dugun osasun krisiaren ondorioz, euskal herritarrok eguneroko errutinak eten eta lau horma artean bizitzera ohitu behar izan gara. Egun gutxitan, gizarteak espero duena egiteari utzi eta gure erraiak arakatuz, sormenari leihoak zabaldu dizkiogu. Hala, askok jada ezagun zuten artista elikatzen diharduten bitartean, beste hamaikak barruan geneukan artista ezkutua azaleratu dugu, txikitan gustatzen zitzaigun hura berreskuratuz edota pasio berriak aurkituz, izan eskulanak, marrazketa, musika… Barneko hazi hau ureztatuz, dekadentzian dagoen ahalmena loratu dugu. Zientzialari handi batek behin esan zuen sormena larritasunetik jaiotzen dela eta krisialdian sortzen direla asmamena, aurkikuntzak eta estrategia

«Lo egitea», Garatz Unamunzaga

2020-04-23
Garatz Unamunzaga ZilaurrenBINKE / 2020ko apirila Lo egitea Bai, lo egiteko. Ondo irakurri duzu, nik berrogeialdia gehien bat lo egiteko erabiltzen dut. Alarma egoera ezarri baino lehen bizi genuen «bizitza normal» horretan, beti genbiltzan alde batetik bestera korrika eta ia itota;  ikasketak, lana, etxeko ardurak, umeak… zirela. Hori baita, gizarte eredu honek bizitzera behartzen gaituen egoera frenetikoa, estresa eta depresioa pairatzearen erantzule nagusietakoa. Eta jarduera geldiezin horretan, nork ematen dio lehentasuna gorputzaren atsedenari? Izan ere, Munduko Osasun Erakundeak 7-8 ordu lo egitea gomendatzen du eta datuek diotenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek 6,5 ordu egiten dute lo batez beste eta

«Elkartasuna», Naiara Martinez

2020-04-23
Naiara Martinez RuizBINKE / 2020ko apirila Elkartasuna Emi ordu txikitan deitu eta «noski, zurekin noa» erantzuna telefonoaren bestaldean. Juanfran urteberri-egunean eta «ados, lagunduko zaitut». Bai, mundua eskuzabaltasun pandemia batean murgildurik bizi da. GKE batean lan egiteak gure gizartearen gaineko ikuspegirik gozoena oparitzen dit egunero; 365 egunez 24 orduz besteen behar izanak asetzen laguntzeko prest dauden pertsonaz inguraturik bizitzeko aukera. Ezustean, martxoak 15, domeka. 00:00ak. 6300 kutsatu. 200 hildako. Konfinamendua hastera doa. Milioika pertsona etxean giltzapeturik. Martxoak 16, astelehena. 08:00ak. Lanera. Dei bat: «ez naiz GKE honetako boluntarioa, baina krisi honetan laguntzeko prest nago». Beste bat: «etxerik ez duten pertsonentzako egoerak

«Online harremanak», Aniceto Ajuriagogeaskoa

2020-04-23
Aniceto Ajuriagogeaskoa AurreBINKE / 2020ko apirila Online harremanak Koronabirus peste honek etxean egotera behartu gaitu, baina horrek online komunikatzeko bide berriak erabiltzera eraman nau; hori bai, neure beharrizanen eta interesen arabera. Hasiera baten, sakelakoaren bidezko telefono deiak eta e-mail bidezko mezuak izan ziren. Geroago WhatsApp izan zen, eta gaur egun gehien erabiltzen dudan bitartekoa da hau, mezuak, argazkiak eta hortik zehar dabiltzan bideoak konpartitzeko gehienbat. Halako baten Skype erabiltzen hasi nintzen, Mintzanet egitasmoaren bidez euskara ikasten dabiltzanei praktikatzen laguntzeko asmoz, eta hau ere nahikotxotan darabilt. Orain, konfinamendua dela eta, jendearekin komunikatzeko beste bide batzuk ere ireki zaizkit: WhatsApp bidezko

«Ekinean bat egin», Idoia Alvarez

2020-04-23
Idoia Alvarez AjuriaBINKE / 2020ko apirila Ekinean bat egin Sekula ez da hain gogobetegarria izan zarama jaistea. Inoiz ez dugu hainbeste somatu errutinaren falta. Monotonia, lagunen hutsunea eta ziurgabetasuna protagonistak diren egunotan, ezinbestekoa da alde positiboei erreparatzea. Momentu latz honi aurre egiteko gure herrian sortu den Binke Artistikoa egitasmoa guztiz txalogarria iruditzen zait. Kontzertuak, kirol eta dantza jarduerak, sukaldaritza saioak… Programa anitza eta kreatiboa, dudarik gabe. Oso polita eta eskertzekoa da zer eskaini daukaten galdakoztarrek beren harri koskorra ekarri eta herriarekin partekatzea. Bestalde, nabaria da ere umoreak hartu duen lekua. Errealitate gordina ahaztu eta momentu barregarriak eman dizkigute hainbat kuadrilak,

«Nahi gabeko gonbidatua gure etxeetan», Bego Jugo

2020-03-20
Bego Jugo OrrantiaBINKE / 2020ko martxoa «Nahi gabeko gonbidatua gure etxeetan» Azken asteotan birus berri batek gure ohiturak eta bizimodua erabat aldatu ditu. SARS-CoV2 koronabirusa da bere izena eta COVID-19 gaixotasunarena —Coronavirus disease 2019—.  Zergatik hedatu da koronabirus hau? Birus berri bat delako hain zuzen ere. Birusak etengabe ari dira aldatzen, denboran zehar mantentzeko estrategia moduan. Txinatik datorren birusa da hau, eta ez da arraroa, munduko populazioaren laurdena bertan bizi da-eta. Bestalde, gaixotasun infekzioso emergente gehienak zoonosiak dira, hau da, animalietan daude eta gizakietara pasatzen dira, animalia basatiak elikagai moduan kontsumitzen direnean batez ere. Beste faktore batzuek ere, deforestazioak eta

«Galdakaoko euskal kulturgileen ekarpenaz», Gotzon Barandiaran

2020-03-20
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2020ko martxoa Galdakaoko euskal kulturgileen ekarpenaz Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu egin dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren berariazko irakaskuntza murriztu da, kultur kritikaren ekarpenak sakabanatu dira, eta abar. Testuinguru berri horrek modu berezi batean eragin du euskal kultur sorkuntzaren transmisioan, are ahulagoak direlako kultur egiturak eta kultur esparruak euskararentzat. Gaur eta hemen, euskal kulturgintzaren erronka nagusia euskaldunak euren kulturara ekartzea da. Gaur eta hemen euskal kulturgintzaren berariazko erronka kulturzaleak sortzea da: sortzaileak izango diren zaleak

«Maratoi berbaren esangura bitxia», Antton Irusta

2020-03-20
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2020ko martxoa Maratoi berbaren esangura bitxia Autu-mautuan gatoz, irakurle, kontu kontari. Goazen, bada, joanean-joanean. Jakin gura duzu nondik datorren maratoi hitza? Ahor, horra hor. Orain dela 2.500 urte persiarrek armada handi bat osatu zuten eta Maratoneko lautadarantz abiatu ziren. Atenas eta Grezia osoa menperatzeko asmoz.Horregatik, Atenas hiriko zaharrak bildu egin ziren: —Aurre egin behar diegu persiarrei. Bestela, gure zahar eta emakumeek su emango diote gure Atenasi. Persia eta Atenasko armadak Maratoneko lautadan lehiatu ziren. Atesnatar soldadu bakoitzeko bederatzi persiar zeuden. Hala ere, Atenaskoek persiarrak azpiratzea lortu zuten. Persiarrek ihes egin zutenean, Miltziades greziar buruzagiak Filipidesi deitu

«Txorien zoria»

2020-03-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko martxoa Euskal Herrian era askotako txoriak daukaguz, nagusiena saia eta txikiena txepetxa. Txori batzuk bertokoak doguz eta beste batzuk sasoika datozenak. Hegaztiok, «txori» izenez ezagutzen doguz, baina jatorrizko hitza «zori» da. Hasiera batean «zori» esan arren, denboraren podazuz, berba horren hasierako /z/, bilakatzen joan da: z>x>tx, hau da, zori> xori>txori ahoskatzeraino. Gaur egun, jatorrizko «zoria» badarabilgu baina «suerte» zentzuagaz, horra hor: «zorion/zorioneko/zoritxar/zoritxarreko /zorigaizto/zorigabeko» etab. Kasu honeitan, «zori», izatez, txori da, baina erromatar aztien interpretazioen arabera, eskumako «zoriak» baikorrak ziran eta ezkerrekoak ezkorrak. Erromatarrak adituak ei ziran txorien munduan, baina euskaldunok be ez ei gara gitxiago

«Zure esku», Olaia Egiarte

2020-02-21
Olaia Egiarte FernandezBINKE / 2020ko otsaila Zure esku Pentsatu al duzu inoiz zer eragina duen erosten dugun arropak gure planetan? Urtero, ehungintzak berotegi efektuan eragiten duten gasen %8 isurtzen ditu atmosferara, itsas garraioak eta nazioarteko hegaldiak elkarrekin baino gehiago. Kamiseta eta praka bakero batzuk egiteko behar den kotoia ekoizteko 10.000 eta 20.000 litro ur artean behar dira. Gainera, tindatze prozesuan erabiltzen den ur gehiena inguruko ibai eta itsasoetan amaitzen da, munduko uren kutsaduraren %20 izanik. Bestalde, zuntz sintetiko poliestikoak petroliotik datozenez, horiekin egindako arropa erostean petrolioaren erabilerarekin lotutako arazo ezagunak areagotzen ditugu —kutsadura, gerrak…—. Horrelako arropak garbitzeak ere arazoak sortzen

«Hitzen zaintza, mingain azkar gutxiago», Nerea Urgoiti

2020-02-21
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2020ko otsaila Hitzen zaintza, mingain azkar gutxiago Hitzak. Hizkuntza baten perlak. Komunikatzeko, hitzak. Idazteko eta irakurtzeko, hitzak. Maitatzeko, sentitzeko, bizitzeko, hitzak. Adierazteko, hitzak. Nortasuna eraikitzeko, hitzak. Aldarrikatzeko, hitzak. Inklusiorako, hitzak. Askatasunerako, hitzak. Baina, min emateko ere, hitzak. Aurrekoan agiri formal bat betetzerakoan hara perla: «Gutxitasun batengatik diru-laguntzarik jasotzen al duzu?». Gutxitasun?!! Ulertu ezinik, orriari buelta eman eta erderaz irakurri behar izan nuen: «Discapacidad». Bai-bai, ez larritu, berriro irakurri, «gutxitasun», nik ere hainbatetan egin behar izan nuen. Hiztegiaren erabilera nazkagarria, itzulpena lotsagarria. Txalotzekoa. Aniztasun funtzionala errealitate natural bat den bitartean, gutxitasun handia nabari da gizartean. Gutxitasuna zaintzan,

«Urte haietan», Joanes Urkixo

2020-02-21
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2020ko otsaila Urte haietan Zabaleako urte haietan, txikerretan, txakurkume bat izan nuen. Gorbeiako elurretatik etorri zen, artile kizkurrezko pilota jaio berri bat baino ez, tarte labur batean nire mundu txikia konpartitzera, zein, garai hartan, etxe osteko zelai sarrietan hedatzen baitzen gehien bat. Erresuma basa hartan burua belar artetik nekez agertzen nuelarik, ni bai umemokoa, bizitzaren aurreneko mirariak ikasi nituen: marigorringoen hegaldi artetsua, mahats basatuen zapore mingotsa, udako sargori isilaren hotsak. Batzuetan, arrastian, etxeko atarian jartzen ginen merienda jatera, Zuri txakurra ogi eta txokolateari so, ni berriz talaia hartatik antzeman zitekeen ikuspegiaz gozatzen: hara Zamakoa bere inurrien
1 18 19 20 21 22 30

situs togel

situs toto