Aitor Landa GuerraBINKE / 2020ko apirila Isurketen murrizketa Egunotan milaka besarkada, musu eta irribarre galdu ditugu, baina amaigabea dirudien konfinamendu honetan, badago ere, zenbait onura ikusteko tartea: kaltegarriak diren gasen isurketa gutxitu egin da, ondorioz, hiri eta herrietako kutsadura murriztu eta airearen kalitatea hobetu dira, ekosistemen egoera hobetuz aldi berean. Logikoa denez, giza jarduera gehienak bertan behera uztea da egoera honen eragile nagusia, hala nola fabriken jardueren etenak eta trafikoaren gutxitzea. Edozein kasutan, albiste hauek ezin dira garaipen baten modura hartu, hilabete batzuen eragina ez baita nahikoa klima-aldaketan eragin positiboa lortzeko. Izan ere, hirietako kutsadura hau, arazo kardiobaskularren eta arnas