Herritarren iritziak 

«Maiatz-zuhaitzak»

2019-05-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko maiatza Maiatzean, orriz eta lorez janzten dira zuhaitzak. Euretatik hiru aipatuko doguz: Haritza. Ohiturak gogoratuz, Euskal Herriko lurralde batzuetan, apirilaren azkenengo eguneko iluntzean haritz landareak landatzen ziran maiatzaren lehenengo egunean landatuta ikusi ahal izateko. Maiatz-landare horri «maiatz-haritza» deritzagu. Elorria. Maiatzaren hiruan, Santa Kurtz jaiak ospatzen dira gure hainbat herritan. Garai honetarako, elorriak lora-loran egoten dira. Gure zaharrek, hartu elorri zuri errama txorta bat, arrankala bat egin ale bakoitzari, sartu gurutzeratara beste egurtxo bat, sarats-azalez irentsitara inguratu oboan-oboan eta eleizara eroaten ebezan bedeinkatzeko. Gero, etxera eroan, eta banan-banan solo bakoitzari berea sartu muna baztertxo baten, urteko

«Aste Santua»

2019-04-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko apirila Aste Santuaren herri-zentzua aldatzen etorri jaku uritartze leku-denporetan. Baina atzera begiratzen badogu, Aste Santua eleiz kutsuz beterik egoan eta jendea eleizkizunetara joaten zan hutsik egin barik. Eleiz kultura indartsu horren ezaugarri lez, Gorbeialdeko herri-esaunda pare bat aipatzea baino ez dago. Aikomenzan. «Aldi baten, baserritar bat, eleizkizunera barik ote bila joan zan basora Bariku Santuz zapatuan labesua egiteko. Baetorren ote-karga lepoan dala eta halako baten, ote-karga eta guzti aidean joan eta ilargian geratu ei zan kondenaturik lurretik ikusten diran gerizpeak sortuz». «Beste baten, beste baserritar bat be, eleizkizunera barik, egur-abarretan joan zan Bariku Santuz. Baekarren

«Eskerrik asko!», Josu Zabalo

2019-04-19
Josu Zabalo BilbaoBINKE / 2019ko apirila Eskerrik asko! Abiada bizian pasatu da Korrika 21 guretik, ariniketan. Zeozer utziko du zurrunbilo horrek, baina. Denetan garrantzitsuena hauxe: Galdakaok eta Usansolok erakutsi dutela, beste behin ere, hizkuntzaren berreskurapenerako hain beharrezkoa den herri nahia, orain artean egin izan duten bezala. Euskararen geroa errautsetan amilduko ez dena badakigu. Korrika-Euskal Herria-Euskara banaezinak dira. Hiru erreferentzi dontsuok barneratuak izan daitezen, asko lagundu du Korrikaren zentzu herritar eta partehartzaileak, ekimen zabala, dinamikoa eta bizia dela medio euskarak denon partaidetza behar du, txiki, gazte zein helduena, guztiontzat eta guztiona da. Gizarte osoaren eragina lotu nahian, hamaika pertsonaren eskuhartzeak, hotsak,

«Lehen maitasuna», Nerea Urgoiti

2019-04-19
Nerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2019ko apirila Lehen maitasuna Lehen maitasuna berezia omen da, bakarra. Gehiengoari lehen maitasunari buruz galdetu eta maitasun erromantikoarekin oroitzen hasten da; herriko jai haietako kalimotxo zaporeko lehen musuarekin, eskutik helduta emandako paseo inuzente haiekin, mahai azpitik pasatako ohartxo anonimoekin edota txoko ilun haietan ezkutuan egindako laztan eta fereka ez hain inuzenteekin. Beste batzuek, ordea, lehen maitasuna entzun eta amak kontatutako lehen ipuina oroitzen dute, aitaren lehen irribarrea, aiton-amonekin ikasitako lehen kantak, neba-arrebekin izandako tira-birak edota beti mozkortzeko prest dagoen lagun talde zoroaren abenturak. Maitasun asko daude, bai, baina horiek burmuineko hemerotekan bilatzen hasten garen bakoitzean benetako

«Isilik, mesedez», Xabi Zamakona

2019-03-22
Xabi Zamakona GonzalezBINKE / 2019ko martxoa Isilik, mesedez «Por qué no te callas?» esan zion behin Espainiako erregeak Hugo Chavezi, munduari bira eman zion liskar batean. Izan ere, pertsona batzuek zailtasun izugarriak dituzte isilik egoteko. Gizarte honetan denok dauzkagu iritziak sortuta, eta gure ikuspuntua defendatu nahi dugu guztiaren gainetik. Horretarako, arma boteretsu bat erabiltzen dugu bestearen aurka eraso egiteko: hitza. Hala ere, ez gara konturatzen egiten ari garen akats galantaz: bestearen hitzak ez ditugu entzuten, gureak esateko premia handiegia dugulako. Hortaz, hitzak airean galtzen dira. Aurreko ideia hori iraultzeko, isiltasuna goraipatu nahiko nuke. Ongi erabiliz gero, pertsonei mesede egiten digun

«Marti-oilarra»

2019-03-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko martxoa Euskaldunon etxalde edo baserrietako oilategietan, etxe-etxeko izan dogu oilarra eta batez be, marti-oilarra. «Ollar» izen zaharraren jatorrira bagoaz, Euskaltzaindiak «yeismoan» jausi ez egiteko, «-ll- il-» idazteko araua emon aurretik, «ollo+ar > ollar» daukagu, hau da «ollo» femeninoari «ar» erantsi maskulinoa adierazteko, beste kasu askotan legez, esaterako: asto/astar; katu/katar; uso/ usar; azkona/azkonar; sagu/satar; suge/suga(a)r; mando/mandar; ote/otar; erle/erlestar etab… nahiz eta hiztegietan euskerazko femeninoa maskulinoz itzuli, —kasurako, asto= burra, litzateke eta astar=burro, eta horrela beste guztiak—. Oilarrak era askotakoak dira eta danak beharrezkoak oiloen arrautzak oilalokeak ezarri eta txitak aterako badira. Baina oilarren artean, marti-oilarra da

«Iraultza gu gara», Janire Markina

2019-03-15
Janire Markina GilBINKE / 2019ko martxoa Iraultza gu gara Joan zaigu martxoaren 8a, eta berarekin egun horrek milaka emakumerengan eragin zuen emozioen zurrunbiloa. Aurten ere, «heteropatriarkatu kapitalistari planto» lelopean, greba feministak bizitzako zapalkuntza mota guztiei aurre egin die. Gurean, emakume galdakoztar zein usansolotarrek egun osoan zehar kaleak hartu eta herrietan antolatutako hainbat ekintzetan parte hartu zuten. Batzuek aurreko urteko egun historikoa ezerezean geratzearen ustea zuten arren, aurtengo grebara, alderdi politiko eta instituzio gehiago atxikitzeaz gain, beste behin ere, Euskal Herriko emakumeek erantzun masibo bat eman zuten. Hala ere, borroka hau ez da hemen amaitzen. Eman diezaiegun urteko egun guztiei egun

«Lotsa», Juan Felix Ibarreche

2019-02-15
Juan Felix Ibarreche GarciaBINKE / 2019ko otsaila Lotsa Lotsa. Hori izango litzateke Metroaren 5. linearekin gertatzen dena laburtzeko nire hitza. Lotsa Eusko Jaurlaritzaz, nondik urtero-urtero adarra jotzen diguten proiektuak, ikerketak eta informeak erakusten, ilusioak hitzematen protestak isilarazteko baina aitzakiak jartzen lanean jarri behar denean. Lotsa, linea honen inguruan Batzar Nagusietan hitz egin behar zutenean Garraio diputatuak —PSEko Reyes jaunak— plenotik alde egin zuenean, 1. lineako plataformako kideak ere bertan zeudenean. Lotsa Ahaldun Nagusiaren —EAJko Rementeria jaunaren— azken okurrentziarekin, EuskoTrenekoa dela eta. (…) Eta lotsa nirea ere baden Udalaz, non EAJ eta PSEk herriak eskatu izan duenaren kontrakoa egin izan duten

«Otsailak 29»

2019-02-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko otsaila Otsaila edo zezeila, urteko hilabeterik laburrena dogu. Julio Cesarrek, K.a.ko 46an eratutako kalendarioan 28 egun jarri eutsazan otsailari eta lau urterik lau urtera egun bat gehiago. Egun horren izenari «bisiestu» deritzagu. Latinetik dator izen hori, hemendixik: «bis sextus dies ante calendas martias», hau da, «birritan martiaren bataren aurreko seigarren eguna». Jakina, otsailaren 23a birritan jarri beharrean kalendarioan, 29ra aldatu zan bisiestu egun hori eta halan be, urteko hilabeterik laburrena. Kalendario julianoan, urtearen bigarren hilabeteari «februarius» (gazt. febrero) deritzo eta purifikaziorako hilabetea zan erromatarrentzat. Guk euskaldunok ostera, batean bestean, animaliekaz lotu dogu hilabete honen izena:

«Beldurrak», Maddi Sanchez

2019-02-15
Maddi Sanchez ArrarteBINKE / 2019ko otsaila Beldurrak Nik nagusitan okina izan nahi dut, eta ama, eta Galdakaon bizi, eta…». Haurtzarotik amesten darabilgun etorkizun hori atezuan daukagu gazte askok; izan ere, zenbaiti aurten baitagokigu ikasketak amaitu eta «nagusitan izan nahi genuen» horri eusteko unea. Nahiz eta horren hurbil izan jauzia, maiz aurkitzen dut oraindik nire burua «nagusitako etorkizun» hori urrun bezain hipotetiko irudikatzen, egia bihurtzeko zaila ikusten dudanaren seinale. Azken aldiko belaunaldirik prestatuenetarikoa osatzen dugun arren, ziurgabetasunez jositako bidea izango dugu afizio eta bokazio horiek ogibide bilakatzeko. Ofizioak egiten gaitu autonomo, burujabe eta gure bizitzaren eraikitzaile; baina egungo lan prekarioak eta

«Urkiolako harritzarra»

2019-01-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko urtarrila Urkiola, Abadiño dogu herriz eta paraje mitiko horretan erromes kutsuko santutegi ospetsu bat daukagu, San Antonio bien zaindaritzapean —Paduakoa, bagilaren 13an eta Abad, urtarrilaren 17an—. Erromesen artean, osasun eskariak, ondorengo exbotoak eta, besteak beste, neskak, nobioa eskatzeko erritualak egozan, sakristiako mihise edo ehun batean, buru baltz edo zuridun orratzak sartuaz. Azken ohitura hau, aldatuz etorri da. Aiko, 1929an, Benito de Vizcarra, orduko erretore edo abadeak, harritzar biribil berezi bat aurkitu eban Urkiola inguruan eta bere meteorito itxura ikustean, santutegi aurrealdera ekarri eban geologo edo adituek aztertzeko. Urteak joan ahala, Urkiolara doazen erromesak eta gainetiko

«Heziketaren bilakaera», Jon Salcedo

2019-01-18
Jon Salcedo CapetilloBINKE / 2019ko urtarrila Heziketaren bilakaera Azken urteetan gizarteak aldaketa izugarriak jasan ditu. Argi dago teknologia berriak indar handiz sartu direla gure gizartean, eta, nola ez, gure nerabeen egunerokoan. Horregatik, hezitzeko orduan ere, aldaketak egiteko momentua heldu dela esan dezakegu, guztiok horretan daukagun erantzukizuna gure gain hartuz.Badakigu gazteek bideo-jokoak eta sare sozialak ordu gehiegi erabiltzen dituztela. Horregatik, teknologia horien denbora mugatzea komenigarria izango litzateke, horren ordez, familia arteko kideen erlazioak sendotuz. Hezkuntza sistemak ere aldaketak egin beharko lituzke. Nerabeak hezitzeko garaian, teknologia berrien laguntza ezinbestekoa bihurtu da gaur egun. Laguntza, baina ez beti erabili beharreko erreminta, gazteen estimulu
1 21 22 23 24 25 30

situs togel

situs toto