Herritarren iritziak 

«Agur Jaunak»

2018-09-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko iraila Agur jaunak kantua, ezaguna dogu Euskal Herrian zehar, baina, beharbada, bere jatorria ez hainbeste. Jatorriaren bertsio bat baino gehiago daukaguz, baina batera jo zein bestera jo, danetan agertzen jaku, Urtxalle (Manuel F. Lekuona Rezola: 1828-1901) eta bere 1851eko pelota-partidu ospetsua. Urtxalle bere jaiotetxe izenez ezagutzen dogun hau, Oiartzunen jaio zan baina gero Errenterian bizi izan zan. Antonio Zavalak Auspoa bildumako 116an dinoskunez, Urtxalleri zor deutsagu Agur jaunak kantua, Antonio Peña y Goñi jaunak kantu eta pianorako solfeoz jarria. Ez dakigu non entzungo eban Urtxallek. Kantuko «gire» aditzari begiratuz gero, Zuberoa aldekoa dirudi, edo, bertsolaria

«Eskerrik ez», Goizane Cebrian

2018-07-20
Goizane Cebrian Gonzalez de MendibilBINKE / 2018ko uztaila Eskerrik ez Ikasturtea amaitu berri daukagula, irakasleoi dagokigu orain egindakoaren balorazioa egitea. Nork eta nola ebaluatzen gaitu gu, ordea? Gero eta gutxiago eskertzen da gure lana eta erreztasun handiz epaitzen gaituzte arlo guztietatik, atzean dagoen ahalegin ikaragarriari erreparatu barik, soldataren barruan doanaren aitzakiaz. Ez al dira konturatzen euren seme-alabek familiako kide askorekin baino hainbat ordu gehiago ematen dutela gurekin? Irakastearena ez ezik, pedagogia hutsetik at gelditzen diren kontu ugariren ardura ere gurea dela? Ikasleen ongizateaz, eroso eta pozik sentitzeaz, maitasuna eta kontsolamendua emateaz, baita mina sendatzeaz ere arduratzen gara klasean… eta horren

«Gaixotasun morala», Iñigo Zelaia

2018-07-20
Iñigo Zelaia GoienolaBINKE / 2018ko uztaila Gaixotasun morala Ikus-entzunezko komunikabideetan arreta jartzen dudanean albiste ezkorrak barneratzen ditut nire baitan: istripuak, sexu erasoak, gerra… Kalera irten eta jendearen hitzetan ez da pentsamendu baikorrik nabaritzen, denak dira kezkak, beldurrak eta estresa. Egoera honek ondorio batera eramaten nau. Gaixotasun moral baten aurrean aurkitzen gara non bizi dugun giroarekin ez gauden gustura. Nekaturik aurkitzen dugu gure burua baina halere ikarati begiratzen diegu bai aldaketei eta baita etorkizuneko erronkei ere. Gauzak horrela, gaixotasun moral hori sendatzeko asmoz, beste gizabanakoetan sostengatzen gara, ez laguntza eskatzeko, baizik eta kontsolamendu gisa. Hausnarketa honen harira, nire aburuz, bizitzaren atal

«Ama Lur»

2018-07-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko uztaila Bizitzaren joanean berba barriak sortzen doguz leku-denboretara egokituz. Berba barriotako bat «Ama Lur» dogu. Berba horrek 50 urte beteko deuskuz aurten. Izan be, 1968an Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak, «Tierra Madre/Ama Lur» izeneko pelikula-dokumental ederra aurkeztu euskuen Donostian. Filma horren izenburua ikusita, itzulpena txarto eginda dagoala konturatuko gara. Itzulpen zuzena «Lur Ama» dogu, ama, lurra barik, lurra dalako naturaren ama. Argitasun hau emonda be, mende erdiko berba barri hau edur-bola bat lez etorri jaku handitzen eta batzuentzat, euskal mitologiako jainkosa kategoriaraino heldu da azken urteotan. Baina, izan be badaukaguz iturriak hizkuntzaren ispiluan begiratzeko. Besteak

«Balezaleak», Iraitz Zamalloa

2018-06-15
Iraitz Zamalloa BenguriaBINKE / 2018ko ekaina Balezaleak Bostehun urte baino gehiago dira Euskal Herriko kostaldeko herrietan sainaren eskariak eraginda ordura arte lantzean behin hondartza baten hilda agertzen ziran baleak ehizatzen hasi zirala. Arriskutsua izateaz gain gatxa be bazan balea hiltzea, hainbat txalupak parte hartzen eben arpoikada baten ostean balea nekatu arte jarraitu eta beste bat joteko, guztiz nekatu eta hil arte. Txalupa guztien arteko elkarlanak ahalbidetzen eban balea menperatzea, batentzako arerio handiegia zan baina taldeak sortzen eban indarra eta taldean joateak sentiarazten eutsen babesaz baliatzen ziran balearen bila joateko adorea lortzeko. Gaur egun Euskal Herriko alderdi politikoen txalupek ondino ez

«Betiko leloa», Jasone Zamalloa

2018-06-15
Jasone Zamalloa UrtiagaBINKE / 2018ko ekaina Betiko leloa Garraio publikoa, azken urteotan gure herrian zeresan handia ematen duen gaia eta aurrerapausorik lortzen ez duena. Hori da nire definizioa. Lehenengo metroa hitzeman ziguten eta badirudi orain proiektu finkorik egon ez eta trena dela promesten digutena. Orain hau sinetsi beharra daukagu? Egia esan trena indartzea beti defendatu izan dudan ideia bat da, hainbat direlako honek ekarri ahal dizkigun onurak. Gogoratu dezagun, Bilborako noranzkoan ez doan jende asko eta asko dagoela herrian eta trenak beste helmuga batzuetara iristeko aukera ematen digula. Honez gain, gaur egun Euskotren eta Bilboko Metroaren arteko lotura estua da

«Zer gara?», Ana Mezo

2018-05-18
Ana Mezo BasarasBINKE / 2018ko maiatza Zer gara? Galdakaoko ikastolan urte asko eman ondoren ezagutzen nauten batzuek pentsatuko dute hezkuntzaren gainean hitz egingo dudala. Hezkuntzak beti kezkatu nau eta nire kezka gero eta handiagoa da baina, kulturaz hitz egin nahiko nuke. Kultura modu zabalean ulertuta. Sarritan teknologian egin diren aurrerapenei erreparatzen diegu, beste ezeri baino gehiago, eta aurrerapenak handiak eta interesgarriak izan dira. Baina bitartekoak baino ez dira. Kultura da gu egiten gaituena. Ez naiz ari unibertsitatera joan eta fakultatean zientzia zehatz baten gainean hartzen dugun kulturaz. Ikuspegi antropologikoago batetik ulertu gura izan dut beti kultura. Zer gara? Zerk egiten

«Ereduak», Oscar Schwarz

2018-05-18
Oscar Schwarz RamosBINKE / 2018ko maiatza Ereduak Hizkuntza ereduak aipatzen diranean alfabetoaz gomutatzen gara, zalantza barik. A, B eta D ereduak. Nik gaur beste eredu batez berba egin gura neuke. Ez dot nik asmatu, jakina, herrialde askotan dagoaneko erabiltzen baita. Eredua zein dan azaldu baino lehen nire lagun Alextxuk kontatu eustan anekdota bitxia kontatuko deutsuet. Alex urte askotan enpresa handi baterako lanean ibili da iberiar penintsulan. Egonaldi batean hortik nonbait, Alex egoten ohi zan hoteleko harreran egoan neskak berba egiteko era bitxia eukola esan eustan Alexek. Marlon Brandonek «El Padrino» filmean egiten eban modura-edo, nolabait azaltzeko. Arraroa egiten jakon Alexi

«Buru-bihotza»

2018-05-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko maiatza Gure gorputza, anatomikoa izanik, sinismen eta kultura ezbardinen eraginez, sinbologiaz beterik etorri jaku historian zehar. Atal bi aipatuko doguz: burua eta bihotza. Aristotelesentzat, gizakiaren adimen eta sentimentuak bihotzean egozan eta osteko askok be holan pentsatu izan dau. Hizkuntza, bizitzaren ispilua danez, berba bakoitzaren azterketa diakronikoak, jatorrira eroango gaitu. Kasurako, latineko, «cor + dare (dar el corazón) > cordere > cerdere > credere > creer» bilakatu da gazteleraz. Gazteleraz, berba asko daukaguz bihotzagaz lotuta, esaterako: «corazonada, descorazonado, manos al corazón», etab. Dirudienez, sentimentuak bihotzean dagoz. Kultura honek eragina izan dau euskal munduan be, eta badaukaguz

«Pilotazale bila», Andoni Beroiz

2018-04-20
Andoni Beroiz ZubizarretaBINKE / 2018ko apirila Pilotazale bila Patua apetatsu samarra dela jakina da, gaur hemen eta bihar han. Galdakoztar jaio eta hazi bai, baina egun lemoztar. Belaunaldi lartxo gara Galdakaoko mugetatik at habia egitera behartu gaituztenak —etxebizitza salneurri lotsagarriak tarteko—,herriko seme alabak galtzea garrantzirik ez balu bezala… hainbestean pozik badaude bejondeiela, zuei milesker «kanpotarrekin» akordatzeagatik! Han-hemen beti pozik, frontoietan zahartzen diren piloten antzera. Eta Pilota aipatzen dudala, zaletasuna baino, grina niretzat. Pilota jokora beti eta leku guztietan jokatu da. Batzuentzat efektuarekin jotako lehen «dejadatxoa» Evak Adani jaurtitako lehen sagar harekin iritsi zen. Joko honek euskal kulturan eta gure herrian

«Virginia Imaz», Miren Bikandi

2018-04-20
Miren Bikandi BelandiaBINKE / 2018ko apirila Virginia Imaz Gure herritik dabil 2017ko Emakunde Saria jaso dauan emakumea. Bai, Bardintasun Arloak antolatutako ikastaro bi emon dauz aurton Virginia Imaz pailazo eta hizlariak, eta hainbeste ikasi dodanez bertan, hemen idaztea erabaki dot. Clown lanetan 25 urte inguru izango dira Virginia ezagutzen dodala: bere «Modelo Clowntraproducitaria»-rekin hasi eta gero clown ikastaroak egin izan dodaz beragaz, UEUn be beragaz egon naz eta geroago ipuin kontalari. Sudurragaz eta sudur barik, beti liluratu nau. Bere berbetan: «Galarazita dagoena haustearekin hertsiki lotuta dago umorea. Pailazo «inozo», «ergel». «sinple» edo «ero» batek adierazi ezin dena adierazten duenean, aurrezarritako

«Artoa»

2018-04-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko apirila Artoa izenez ezagutzen dogun jakia XVII. mendean Ameriketatik ekarritakoa dogu. Guk bageunkan aurretik, «artatxiki» (gazt. mijo) deritxaguna, baina Ameriketakoa emankorragoa suertatu zan eta gure soloak artaduiz bete ziran pertsona zein ganaduen elikagai legez. Artoaren ereitza azaltzeko esaera pare batera joko dogu. Aiko: «San Jurgi, artoak ereiteko goizegi» (apirilaren 23a); «San Marcos, artoak ereinda balegoz» (apirilaren 25a); beraz, hazeguna, apirilaren 24a. On Jose Miguel Barandiaranek, Martin Txikiren mito baten esaeran, besteak beste, hauxe dakar: «Orri irtete arto ereite». Artoaren kultura garrantzitsua izan da gurean eta gariagaz batera biak elikagai oinarrizkoak. Gariak bere maila izan dau
1 23 24 25 26 27 30

situs togel

situs toto