Herritarren iritziak 

«Motxiladun umea», Ainhoa Gutierrez

2018-03-16
Ainhoa Gutierrez SantorcuatoBINKE / 2018ko martxoa Motxiladun umea Ostirala, ikastolara noa poz-pozik, gaur eguerdi aldera aitite etorriko baita nire bila. Aita eta ama ikustera joango gara, Mirentxinen furgonetan, eta bertan nire beste lagunekin arituko naiz jolasean. Bidaia oso luzea da, 12 ordukoa, baina Ametsekin inoiz ez naiz aspertzen. Joarrek negar egiten du, zorabiatu egiten da, baina, hala ere, hilero egiten du bidaia. Aita eta ama ikusiko ditugu. Bazen garaia! Luze egiten da itxaronaldia, laburregia goxo egoteko tartea. Baina furgonetara sartu eta Amets ez dago. Non dago? «Ama etxean du jada», erantzun didate. Pozik jarri naiz, aldi berean triste. Nireak oraindik

«Nahi eta ezin», Alex Garcia

2018-03-16
Alex Garcia TejedorBINKE / 2018ko martxoa Nahi eta ezin Gero eta zailagoa izaten da kalean neskak eta mutilak jolasean ikustea. Orduak eta orduak eman genituen batzuk kalean gora eta behera bazterrak nahasten. Eta beldur naiz irudi hori ez ote den berriro ikusiko, gure kulturaren zati bat galtzeko zorian baikaude. Zoritxarrez, herriak eta hiriak antolatzeko eta eraikitzeko eredu berriek haurren bizi-kalitatea kaltetzen dute. Autoek kentzen duten espazioa alde batera utzita, kaleko jolasa, gaur egun, parkeetara mugatzen da. Orokorrean, espazio mugatuak izaten dira, gehiegizko babesarekin, elementu natural bakoak eta irudimenari tarterik uzten ez diotenak. Tristea bada ere, zenbait kale eta plazetan pilotarekin

«Udabarriaren mitoa»

2018-03-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko martxoa Martiaren 21ean hasten jaku udabarria. Neguko solstiziotik eguna hazten etorri jaku eta eguna eta gaua bardintzeari «ekinozio» deritxagu. Latineko berba konposatu batetik dator: «aequinoctium (aequus= bardina eta nox= gaua)», hau da, luzari berbera egunak eta gauak. Zientziaren argitasuna agertu aurretik, mito bidez azaltzen izan jaku, besteak beste, udabarriaren hasiera. Greziar mitologiara joko dogu lehenengo. Zeus eta Demeter (Ceres, latinez) andragizonak ziran eta Persefone izeneko alaba bat eukien. Egun baten, Hades, hilen eta inpernuetako jainkoak, bahitu egin eban Persefone. Demeter bila ebilen eta aurkitu ezinean esan eutsan Zeusi: «Persefone ez badeustazu neuganatzen, aurten ez da

«Carpe Diem», Amaia Sagredo

2018-02-16
Amaia Sagredo GorospeBINKE / 2018ko otsaila Carpe Diem Azkenaldian nahiko arduratuta nabil. Denboran gero eta arinago bidaiatzen ari naiz. Beti aurrera, egunak, hilabeteak, urteak… beti aurrera. Izugarrizko abiaduran doan tren honetako leihatiletatik ene bizitzako pasarteak fotograma gisa ikusiz. Konturatu naiz, baina, fotograma horien ordena faltaz. Jauzi itzelak ematen dituzte denboran zehar. Orain, iraganeko gertakizunek, bat batean geroaldira egiten dute salto; oraindik gertatu ez baina amestu ditudan oroitzapenetara, hain zuzen ere. Berriz iraganera. Non dago momentu honetako, gaurko momentua? Auskalo. Orainaldia leiho gardena da. Leihotik begira orduak eman arren, barrutik kanpora begiratzean geroa ikusiko dugu; eta kanpotik barrura, iragana. Gutxitan izango

«Hipokritak», Ander Chamizo

2018-02-16
Ander Chamizo MendikoteBINKE / 2018ko otsaila Hipokritak Hipokritak esaten dudanean ez naiz bere burua Europa «Bakearen Nobela» izendatu duenaren hipokrisiari buruz ari. Ezta Afrika ustiatu eta mugak hilotzez osatutako harresiak eraikitzen duten Estatuen buruzagien inguruan ari. Egoera hau ezagutzen duten herritarrez ari naiz, galdakoztarrez. Egoera jasanezina dela pentsatzen dutenez. Sistema aldatu nahi dutenei buruz, nahiz eta hainbat pribilegio edo printzipioz pribilegio gisa ikus daitezkeenak galtzeko prest dauden herritarrez ari naiz. Bai, hipokrita hutsak dira, sistemaren barruan daude, soldatapekoak. Kontraesanez josiak. Baina aizu! Zure burua beste talde batean ikusten baduzu, zure bizimodu-maila merezi duzula uste baduzu, ekonomiaren kudeaketa ondo egiten duten

«Marti zein martxo»

2018-02-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko otsaila Urtearen hirugarren hilabeteari «martxo» deritzagu, baina Gorbeialdean «marti» be badarabilgu oraindik. Biak maileguak: marti < lat. martis-etik dator eta martxo < lat. martius-etik. Marte «gerraren jainkoa» zan erromatarren mitologian. Marti, zaharragoa da martxo baino. Latineko martius berba, bilakatzen joan zan gaztelerara bidean, «1. yod» bitarteko. Hau da, martius > martxo > marzo (fortiare > fortxar(e) > forzar, lez, (hortik «bortxatu»). Euskerak, bilakaeraren erdian hartu eban mailegua eta zaindu «TX»; gazteleraz «Z»-raino joan da. Horregaitik, euskerak gorde dituen erdibideko maileguak interesgarriak dira gazteleraren diakronia argitzeko. Gorbeialdean non darabilgun «marti»? Ba aiko, martizena, astearen bigarren eguna;

«Mundutxoak», Amaia Sopelana

2018-01-19
Amaia Sopelana BoschBINKE / 2018ko urtarrila Mundutxoak Aspalditik hamaikatxotan entzun izan dodaz Berbalagunen ekintzak, baina inoiz ezin izan dot parte hartu. Gure Esku Dago taldeko partaideren bat eskatu euskuen abenduko Mintzodromoan parte hartzeko, eta oraingo honetan astitsu nengoanez eta poz-pozik Torrezabalera neu joan nintzan. Eta niretzat aipagarriena herritar ezbardinak nor bere ikuspuntuak euskaraz adierazten entzutea izan zan. Ohitu naz nire mundutxoan bizitzen. Bakotxak gure mundutxoa daukagu. Herritar bakotxak berea. Batzuena zabala, eta beste batzuena txikitxoagoa. Horrexegaitik deigarria egin jatan, adibidez, neskatila gazte-gazte baten ametsa baserri baten bizitzea dala, eta han animaliak zaindu eta soloan lan egitea. Beste gazte batentzat, guztiz

«Etorkizuna eman», Igor Aburto

2018-01-19
Igor Aburto CortesBINKE / 2018ko urtarrila Etorkizuna eman Goizetik altxatu, eta lanera joan aurretik albisteak jartzen ditut. Gehienetan berri txarrak dira, gaur ere, ai ama, lan-baldintzak txarrera doazela berriro, murrizketak, pentsioak,… Berri ilunak. Bill Gates-ek esan zuen behin, guk beti aldaketa lartxo estimatzen dugula, beti hobera goazela uste baitugu. Nora goaz? Alde batetik bizitza garestitzen doa baina bestetik gure eskubideak murrizten dituzte. Krisiagatik omen da, eta batzuek «austeritatea» deitzen diote gainera. Nola da posible, bi hauek ez al dira ba kontraesanak? Nora gura dute heldu? Samuel Smiles idazle eskoziarrak esan bezala, «bizitzak alde iluna zein distiratsua dauka; baina gure esku

«Kalendarioa»

2018-01-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko urtarrila Urte barriak kalendario barria. Kalendarioa, «egutegia» izenez euskeratu dogu. Baina kalendario, latineko «calendae» eta bere eratorri «calendarium»-etik dator. Erromatarren kalendario zaharrean, «calendae» (gazt. calendas) hilabete bakoitzaren lehenengo egunak ziran. Grekoek ez eukien izen hori eta horregaitik, egingo ez dan gauzen bat adierazteko erabiltzen da esaera hau: «ad calendas graecas» hau da, «ez joan kalenda grekoen bila, ez daukiez-eta». Historiara joaz, erromatarren urte zaharra, hamar hilabetekoa zan, hau da, martitik abendura, lehenengoa «martius» eta «december» azkenengoa. Baina urtearen zikloa desorekatu egiten jakien eta kalendario Julianoa osatu eben, «februarius» eta «januarius» hilabeteak martiaren aurretik jarriaz. Geroagora,

«Gabon-afaria»

2017-12-22
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko abendua Intera bateko Gabon-afariak aldatuz joan jakuz. Lehenago, Gabon eguna bijilia eguna zanez ez zan haragirik jaten. Horregaitik gure baserrietan, Gabon gaueko sendi-afarian, orio-aza jaten zan hasieran, herri abestiak dinoskun legez: Aita Juaniko seme Perikozer daukak afaritekoorio-aza gozo-gozoaopil beroagaz jateko. Bigarren plater lez, karakolak jaten ziran tomatetsu. Janari hau be bijiliak eragindakoa zan, karakola ez dalako ez haragi ez arrain. Geroagora hasi ziran «tranpatxuak» eginez karakolei pernil zatiak-eta sartzen. Hirugarren platera arraina izaten zan, besigua, lebatza edo makailoa, abestiak dinoskun legez: Gabon gauean ospatzen dogu guztiok afari ona; besigu, lebatz, makailo saltsabakoitzak berak (ah)al dau(e)na.

«Hurrengoan, nora?», Itziar Etxebarria

2017-12-15
Itziar Etxebarria IntxaurragaBINKE / 2017ko abendua Hurrengoan, nora? Makina bat bider entzun izan dodan esaera bat ekarri gurako neuke gogora: «haragoan be txakurrak ortozik». Txikerretarik gustatu izan jat urruneko parajeak ezagutzea eta oraingo mundu globalizatu honek eskaintzen deuskuzan abantailakaz egun berean pasatu geintekez munduko maparen ertz batetik bestera. Udako oporrak amaitzeaz batera, asko eta asko, hurrengo oporraldia noiz etorriko zain egoten gara: aurten, nora? zer ikusi? Dana dala, azken aldian, Mikel Laboaren «…maite ditut maite gure bazterrak….» kanta burutik kendu ezinik nabil. ​Gure herri txiki baina aberats honek emoten deuskuzan aukerak zabalak dira; ​mendebaldetik ekialdera zein iparraldetik hegoaldera, zenbat bazter, zulo, okelu

«Presioaz», Josu Larrea

2017-12-15
Josu Larrea ElorriagaBINKE / 2017ko abendua Presioaz A. Irizarrek Berrian «Presioa» izenburupean: «…presioa (…) gaztelaniaz bizitzeko (…) Bada indarrik, inork aipatu nahi ez duena, euskararekiko atxikimendua barregarri utzi nahi duena, eta etiketatzen duena, jokabideak aldarazteraino». 19an, katalanarekiko erasoak Europan aztertu, eta euskarari egindako potoloen bila, hiru gogoan: Tuterako umea nagusiagoek joa, goardia zibilaren ukabilkada ausartari eta Arteako Mango dendatik kaleratua, bezeroa atenditu ondoren. 23an, hurbiltasuna lelodun Santa Lucian, Durangon, bezeroagaz telefonoz espainolez egiteko eskatu eta, euskeraz jarraituta, langile barria kaleratu. Bestelako aitzakiaz, buruek elkarri leporatu ardura eta lankide euskaldunak ixilik. Presio aipatu ezina, 2017an be, aurreiritzi, idatzi bako arau eta
1 24 25 26 27 28 30

situs togel

situs toto