Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko urria Gure baserriak sakabanatuak eta nahiko autarkikoak izan dira herriak uritartzen hasi arte. Hau da, baserri bakoitza, bere produktoetatik bizi izan da, abeltzaintza, labrantza, tresnagintza eta abar luze batetik. Etxeak be, gehiago edo gitxiago, autarkia horretarako egokituta egon dira euren egituran. Gure baserrietako produktuetarik bi aitatuko doguz: sagarra eta mahatsa. Behin urriraz gero, mahasduiak eta sagarduiak batu egiten ziran, apurka jan edo txakolina eta sagardoa lortzeko. Mahats eta sagarraren ardoa aterateko, dolare edo prentsa erabiltzen zan. Dolare batzuk soltuak ziran, nahinora eroateko, baina beste batzuk, etxeko atzeparteko gela baten fijatzen ziran beren beregi haga bat