Herritarren iritziak 

«Mozolloa eta kukua»

2017-03-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko martxoa Behinola, udabarriaren hasierako goiz batean, Galdakaoko Mozolloa lozorroan egoan Elexaldeko Andra Mariren hegoaldeko hegalpean. Bat-batean, ene! Kuku-hotsa barruntatu eban Ganguren, Aranzelai, Lekubaso,Upo eta Mandoia aldetik. Itzartu egin zan eta nagiak atera ondoren, badinotso bere buruari: « Etorri jaku kukua». Esakerak dino,«Kukua, Andra Mari martikoetarako ez badator enterrua egin behar jakola»; baina egun batzuk gorago beherako, beti agertzen da eta hemen daukagu aurten be bagileko San Pedroetan Diman bazkaldu eta Afrikarantz itzuli arte, hurrengo urtean barrien barriz etorteko Euskal Herrira. Eta basorik baso dabilenean, kuku-hotsa aterako ez dau ba! Binke. Kukuak, arrautza, bera baino txori

«Poli eta Span», Ainara Artetxe

2017-03-17
Ainara Artetxe AzkuetaBINKE / 2017ko martxoa Poli eta Span Aurreko baten Galdakotik Biberora doan bide batetik ibiltera joan gintzezan. Udabarri atarian egonda, arbolak eta loratuten egoazan, eguzki errainuek gozotute. Halako baten bide bazterrean, elur maluten antza eukien Pol eta Span euki nebazan bidelagun. Udabarriko edurre ete zan? Begiek behin eta barriro igurtzi behar izan nebazan, bidelagun barri hoien presentzie ziurtatzeko. Galbiderik ez neban euki eurek jarraitute, arrasto zurie segiduz goraino heldu nintzan. Oin dala gitxi, Pol eta Spanek 500 urterarteko biziraupena izan ahal dabela jakin dot. Eta zer guruzue esatea, niri edurre asko gustetan jat, baina elur maluta batek ez

«Argazkiak», Ainhoa Soto

2017-03-17
Ainhoa Soto RuizBINKE / 2017ko martxoa Argazkiak Argazkiak. Momentu, bizipen eta oroitzapenen erregistroa, nahi bestetan begiratu ditzakegunak. Argazkiek mundua aldatu zuten. Oraindik ere aldatzen dute. Egun, edonork mugikorrean izan ditzakeen elementu dira, berezitasunetik ohikotasunera igaro direnak, begiekin ikusten dugun errealitatea pantaila batean erakusten dutenak. Photoshopeatutako argazki perfektuak, idilikoak, postureatzekoak, guztiz eraldatutako errealitatea erakusten dutenak, begiekin ikusten ez dugun errealitatea irudikatzen dutenak, 100 saiakeretan azkena. Argazkien makroekoizpen eta kontsumoa. Informazioaren gizarteko fidelenek argazkiak gorde eta gorde, ukituak eman eta eraldatu egiten dituzte, inoiz berriro ikustean momentua bizi izan zutenaren itxura emateko, sareko lagunei momentu perfektu hori erakusteko. Hori da orain argazki

«Aratuste zein inauteri»

2017-02-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko otsaila Aratuste zein inauteri jai-garaia garizuma aurreko egunetan ospatzen dogu. Zergaitik? Ba, aiko. Gaur egun daukagun kalendario edo egutegia Gregorianoa dogu. Julio Cesarrek K.a.-ko 46an osatu eban egutegia, 1582an Gregorio XIII Aita Santuak eratu eta kristautu egin eban. Urteroko egutegia hartuz, martiaren ekinoziotik hurrengo ilbetea ikusi eta hurrengo domeka beti izango da Bazko Eguna. Atzerantz bagatoz, aste bete lehenago Erramu Eguna ospatzen da eta berrogei egun lehenago, eguaztenez, hausterreguna eta, jakina, bezpera, aratuste zein inauteri martitzena dogu. Horrexegaitik ospatzen dira jaiok garizuman sartu aurreko egunotan, Eleizaren aspaldiko agindua betetzeko eta urte bakoitzean egun ezbardinetan, ilargiaren

«Itsasoari so», Irune Soto

2017-02-17
Irune Soto AldalurBINKE / 2017ko otsaila Itsasoari so Itsasoa ikustera hurbiltzen naizenean, beste edozein egoeratan burura etortzen ez zaizkidanak etortzen zaizkit. Ez bakarrik itsasoak umezurtz utzitako haurren amak, emakume piratak, edota azal ezberdinetako pertsonen etsipenaz urperatutako paterak, ez. Atzoko olatuekin galdera deseroso bat etorri zitzaidan: ez ote den ulertzekoa bakardadeari beldur patologikoa izatea. Mundu aldrebes honek ematen diguna merezi dugula sinetsita nagoenetik, maitatzearren kobratu egiten dutenak badirela jakitun naiz. Arima eta gorputz biluzien prostituziotik, maitasunaren prostituziora igaro gara, oraindik lehenengoaren kalteak neurtu gabe. Honezkero, gure territorioak kolonia garestiekin markatzen ditugun honetan, sentimenduen merkatuaz hitz egiten hasi beharko genuke ohiko kontzeptu

«Bizkaiera eta sexua», Josu Lezameta

2017-02-17
Josu Lezameta LarrabeitiBINKE / 2017ko otsaila Bizkaiera eta sexua Izenburuan sexua ikusi duzunez, hasi zara irakurtzen. Lasai, amaieran sexuaz hitz egingo dugu; oraindik ez, baina. Bizkaierari buruz hitz egin nahi dizut gaur. Ez dakit euskara zelan ikasi zenuen: umetan ama/aitarengandik, eskola/ikastolan, nagusitan euskaltegian… Ez dakit bizkaieraz edo batuaz egiten ote duzun. Kontua da idatzizko bizkaieraren lekuaz hitz egin nahi dizudala gaur zuri, euskaraz irakurtzen ari zaren horri. Eta zein litzateke leku hori nire ustez? Ba, esaterako, hau, Binken bizkaiera ederrean idatzitako tarteak topatuko dituzu eta batua txukunean ere bai. Baina -bainaren ordua heldu da-, non ez genuke bizkaiera erabili beharko?

«Papa Noel euskalduna», Maialen Garaizar

2017-01-20
Maialen Garaizar OrtuetaBINKE / 2017ko urtarrila Papa Noel euskalduna Gabonak amaitu orduko Olentzero joan zaigu berriro mendira lanera. Neguko solstizioarekin ustezko harreman estua duen pertsonaia misteriotsu hau era askotara irudikatu ohi da Euskal Herriko txokoetan zehar; itxura hedatuena, luzaroan, ikazkin lodi zikin bakartiarena izan da, edatea eta bapo jartzea zaletasun duena.  Urteak aurrera joan ahala, ordea, gure Olentzero aldatzen ikusi eta guk geuk ere bere aldaketa hauspotu dugu. Denborarekin batera, tradizioak eraldaketak jasatea berezko prozesua omen da. Baina ez al dabil tradizioa jatorritik gehiegi urruntzen? Gizarte diruzale eta global honen biztanle bihurtzearen ondorioz, Papa Noel euskaldunaren papera antzeztea egokitu zaio

«Usansoloren mugak», Jagoba Epalza

2017-01-20
Jagoba Epalza UriarteBINKE / 2017ko urtarrila Usansoloren mugak Betidanik entzun eta irakurri dut Usansolok arau eta erabakitzeko ahalmena zituela, nortasun handiko herria zela eta leku estrategikoa. Gogoratzen dut txikia nintzenean, plazan elkartzen zirela usansolotarrak desanexio-prozesuaren berri izateko. Orduan ere, mugen gaia landu zen eta Usansoloko desanexiorako gestoretan akordioa egin eta mugak zehaztea lortu zela. Alkatearen esanek harritu eta kezkatzen naute. Badirudi Uriberi ez zaiola historia inporta, desanexioa gaurko kontu bat dela eta hutsetik hasteko beharra dagoela. Nire ustez, errespetu handia merezi duen gaia da; pasa den gestoretan parte hartu zutenen erabakiak eta itzelezko lana egin zuten pertsonak, eta usansolotarrek 2014ko

«Hurrengo pausua», Xabier Fernandez

2016-10-21
Xabier Fernandez FuentesBINKE / 2016ko urria Hurrengo pausua «Arbitro marikoi!», «Berna horreikaz fraka horrek?», «Hemendik aurrera ogirik ez dot jango», «Mutilek ez dabe negarrik egiten», «Holan jantzita normala hori gertatzea», «Neska baten moduan jolasten dozu»…  Egunerokotasunean entzuten doguzan esaldiak dira hauek danak. Txantxak, komentario xumeak edo bromak dira, pentseu barik esandakoak, sentidu barik askotan be. Baina gure bromak hurrungo belaunaldikoen jokabideen eredu izango dira, eta hori ez dogu ahaztu behar. Esan ohi da jokaera bat aldatzeko lehenengo pausua arazoa onartzea dala, eta puntu horretara arte asko heldu dira, edo heldu gara. Baina hurrengo pausua, jokabidea aldatzearena, alegia, ez dogu hainbestek

«Garbitasuna», Udane Atutxa

2016-10-21
Udane Atutxa LarrinagaBINKE / 2016ko urria Garbitasuna Amaitu berri den udan izandako oporraldian atzerrira joateko aukera izan genuen eta bertako kulturak eta paisaiak ez ezik gizarte ohiturek ere ahozabalik utzi gintuzten bidai-laguna eta biok. Batez ere, kaleen garbitasunak. Hamalau milioi pertsona bizi diren hiri batean zaila da lurrean zikinkeriarik ez aurkitzea —norbaitek esku-artean zeukan paperezko musuzapia haizeak eraman duelako edo ganorabakoren batek nahita txiklearen papera lurrera bota duelako—  baina, hala eta guztiz ere, kaleak garbi eta txukun zeuden. Gurean ez bezala ez genuen ehun metro bakoitzeko zakarrontzi bat aurkitu, jatekoa saltzen zuten saltokien atarian zeuden hondakinak botatzeko ontziak; kalean egiten

«Eraso sexistak», Aitziber Bilbao

2016-07-15
Aitziber Bilbao EtxebarriaBINKE / 2016ko uztaila Eraso sexistak Aurtengo udan herriko jaietan alkarren arteko gaia izan dogu ia herri guztietan, ekintza hauekaz jai giroak ilunduz. Gure herrian be jaian murgilduta ibili beharrean, emakumeen eskubideak aldarrikatu behar izan doguz; garai honetan, bai, garai honetan! XXI. mendean! Onartezina da pertsonen eskubideek atzerakada izatea. Baina arazo hau urte osoan emoten da, eta zer egiten dogu? Zergaitik ez da Galdakaon jaietarako egin dan protokoloa urte osoan zehar eta herri guztietan jarraitzen? Zelan konpon daiteke arazo sozial hau? Neskei ipurdia ukutzea, iraintzea… Gaztetan horrelako jokabideak jolastzat hartzen doguz eta helduok gainera askotan barre egiten dogu,

«Herriko harri», Mikel Atxutegi

2016-07-15
Mikel Atxutegi GutierrezBINKE / 2016ko uztaila Herriko harri Usansolok duen kirol eta kultur agenda inguruko herri askoren inbidia da. Ez da baina, kasualitatea. Begi xehez ikusten ez den lan eskerga dago atzean. Etxea harriz harri eraikitzen den modu berean, herri txikia egunez egun egiten da handi. Harria berez hila da, hotza, baina jendearen borondateak eman zion bizia, berotasuna. Bertako bizilagunek eraiki zituzten etxearen habeak, eta asko joanak diren arren, gogoan ditugu. Ferekaz landutako harriak oraindik ere dirau, baina zahartzen hasia da. Berdinak dira urtero antolakuntzan dabiltzan bizilagunak, ekimen hutsez tradizioari eusten dioten herritarrak. Parte hartzeak gainera behera egin du, eta

situs togel

situs toto