Marifeli Ugarte Zubiate
BINKE / 2017ko apirila

Euskaldun igelak

Euskaldunok, esan beharrik ez dago, hil edo biziko egoeran egonik, ezinbesteko dogu menderatzen gaituen izaera eta jokabidea ondo ezagutzea. Batzuetan, pertsonok, bizitzako beste esparruetan be, gure burua engainatzeko joera izaten dogu, giza izaera islatzen dauan elezahar honek adierazten dauan moduan:

Eskorpioi batek igel bati bere bizkar gainean erreka bat zeharkatzeko laguntza eskatzen dio. Igelak hasieran laguntza ukatzen dio. Beldur zen, bidean eskorpioiak ziztatuko ote zuen. Baina azken honek zin egiten dio igelari, inolaz ere ez duela horrelakorik egingo. Gainera, esaten dio, «azken batean, biok hilko ginateke hori egingo banu». Igelak, argudio hori entzunda, onartu egiten du, eta erreka zeharkatzen hasten dira. Bide erdian ordea, eskorpioiak ziztatu egiten du igela. «Zergatik egin duzu hori?» galdetzen dio igelak, biak itotzen ari diren bitartean. «Ez dut aukerarik izan, hori baita nire natura, ziztatzea», azaltzen dio eskorpioiak.

Oinarrizkoa da herritarrontzat, bi estatuen eskorpioien marko demokratikoetan ez sinistea. Bestela, sinisten daben igelei jarraituz gero, urperatu egingo gara.