Euskal Herriko txirrindularitza lasterketarik ezagunenak, Itzuliak, hasiera eta helmuga Galdakao izango ditu bere 2026ko etapetariko batean. Apirilaren 9an izango da, eta hemen batu ditugu ibilbidearen xehetasunak.
Galdakaoko Udalak eta OCETAk —Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketaren elkarte antolatzaileak— hitzarmena sinatu zuten urtarrilaren 9an, eta horren bitartez 2026ko Itzuliaren etapa bat udalerrian hasi eta amaituko da.
Antolakuntzak orain jakinarazi duenez, laugarren etapa izango da Galdakaokoa, eta apirilaren 9an lehiatuko da.
Elexalden amaituko da etapa eta horren aurretik txirrindulariek %15eko desnibela duen kilometro bat baino gehiagoko igoera egingo dute.




