BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Izitu egitasmoa: «Ikuspegi eta praktika iraultzailean sakondu nahi dugu»

Izitu egitasmoa: «Ikuspegi eta praktika iraultzailean sakondu nahi dugu»

Binke
2021-01-22
1058
0

Izitu egitasmoa
BINKE / 2021eko urtarrila

«Ikuspegi eta praktika iraultzailean sakondu nahi dugu»

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Duela gutxi sortutako proiektua bada ere, Hego Uribeko zenbait ekimenentan ibili diren kideek osatzen dute Izitu egitasmo berria, Galdakaon eta Euskal Herrian «itzalita dagoena pizteko» sortua.

Euskal Herrian azken 60 urteetan eman den «askapen sozial eta nazionalerako borrokak» indarra galdu duelakoan, indar hori piztera dator Izitu egitasmo berria. Proiektuaren bi arduradun dira Ander Cabrera (1994, Galdakao) eta Gorka Menendez (1986, Galdakao).

Zein beharretik sortzen da Izitu proiektua? Gazte talde baten ezinegonetik dator Izitu. Gutariko guztiak gure herri eta auzoetan buru-belarri ibili gara urteetan zehar borroka esparru ezberdinetan lanean. Hala ere, errealitate sozialaren eraldaketa integralak eremu lokaletik harago ikuspegia garatzea beharrezkoa du. Gaur egungo sistema kapitalista eraldatu nahian, zelan uztartu antolakuntza eta ikuspegi orokor horren beharrezkotasuna, gure jardunaren zentraltasuna maila lokalean mantenduz? Galdera horri erantzun iraultzailea ematen dioten proposamenak faltan botatzen ditugun garai baten sortzen da Izitu, ikuspegi lokala eta orokorra uztartzeko ahalegin iraultzailetik.

Zer suposatu du eraketa faseak? Edozein talde politikok behar ditu oinarrizko printzipio batzuk eztabaidatu, komunean jarri eta adostu. Errealitatea ulertzeko modua eta berau eraldatzeko bitartekoen gaineko ikuspegi partekatu bat eraiki. Hori izan da eraketa fasearen helburua, eta horretarako, aurreko urtean zehar barne formakuntza, eztabaida eta jardunaldi ugari burutu genituen.

Zeintzuk dira antolatzen dituzuen ekimenak? Azken urteotan Hego Uribeko zenbait ekimenen atzean ibili gara: Urriko Martxa, Maiatz Gorria, Euskal Herritik kanpoko borrokak ezagutzeko brigadak edota «Kapitala eta birusa» dinamika komunikatiboa. Ibilbide horri jarraipena emanez, aurten formakuntzekin jarraituko dugu, brigadekin eta Maiatz Gorriko egitarauarekin. Osasun krisia dela eta, ezin izan dugu Urriko Martxa antolatu, baina 2021erako indarberrituta ekingo diogu egitasmo horri.

Hemen «itzalita dagoena pizteko» zaudetela diozue. Zer somatzen duzue gure inguruan itzalita? Euskal Herrian azken 60 urteetan zehar eman den askapen sozial eta nazionalerako borrokak ziklo bat amaitu du. Trantsizioan dagoen fase batean gaude eta borroka historiko horrek izan duen indarrak behera egin duela gauza nabaria da. Borroka hori da «itzalita» ikusten duguna eta horretan gure aportazioa egiteko asmoarekin gatoz.

Aurrera begira, zeintzuk dira zuen erronkak? Gure erronka nagusia ikuspegi eta praktika iraultzailean sakontzea da. Formakuntzari garrantzi handia ematen diogu, errealitatea ulertzeko tresnak zorrozten baititugu honen bitartez. Eta hori ezinbesteko pausua da, injustiziaz josia den errealitatea eraldatu nahi badugu. Baina formakuntza ez da bakarrik teoriari lotutako zerbait; testuetan ikasten dugun hori praktikara eraman behar dugu. Ez du balio aho batez «iraultzaileak garela» aldarrikatzea eta gero gure eguneroko praktika iraultzailea izatetik urrun egotea. Horregatik, etika iraultzaileari ere garrantzi handia ematen diogu formakuntzaren barruan. Eta horrekin guztiarekin, ikasitako dena gure herri eta auzoetara zabaldu. Hori da erronkarik ederrena; herri eta langile mugimenduak elikatu gero eta indartsuago bilakatu daitezen, gero eta gaitasun eraldatzaile handiagoa eskura dezaten. Komunitatea eraiki, elkartasuna zabaldu, herri eta langile boterea artikulatu. Azken finean, bide iraultzaileari ekin. Horretan arituko gara!

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Bideo-joko berria sortu dute Galdakaon, doan eta ...

Hurrengo albistea

Idoia Álvarez: «Euskaraz hitz egitea faltan sumatzen ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Andrea de la Hera: «Manhattanen igeri egitearekin nire ametsa errealitate bihurtuko da»

    2020-02-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Maribel Jairo: «Lehenengo positiboaren gela garbitzen ibili nintzen»

    2020-03-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Laura Pinto: «Herri feminista izatea da gure helburua»

    2020-03-30
    Binke
  • Elkarrizketak

    Roberto Moreno: «Patinetean askok ez du abiadura errespetatzen»

    2020-09-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Juana Molina: «Ibaizabalera bueltatuko nintzela argi izan dut beti»

    2020-07-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Leire Arnal: «Ez da ikusmen perfektua existitzen»

    2018-05-18
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu