Jon Blancoren argazkiak
Sormenetik
BINKE / 2022ko apirila
Jon Blancoren argazkiak
Jon Blanco Chicano
2001, Galdakao
Diseinu grafikoko ikaslea izaki, graduak berak eskaintzen dion ezagutzaren gehiagarri gisa ulertzen du argazkigintza. Batak zein besteak dira beretzat beharrezko, baina egun kamerek eta erretratuek itsutzen dute bereziki. Automobilgintzaren munduak erakartzen du, eta laster da hastekoa hauei ere argazkiak ateratzen.
Duela urte askotakoa da hala ere argazkiekiko zaletasuna, txikia zenetik aritu baita amaren kamerarekin. Orokorrean eskura duen edozer erabiltzen badu ere —mobila kasu—, bi kamera analogiko eta digital bat ditu lanabes nagusi. Neil Krug du inspirazio iturri, eragiten baitio barrenean «halako mugimendu bat azaldu ezin dena».