Jon Cáceresek brontzezko domina lortu zuen Euskadiko Taekwondo Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Nerea Etayo, Paule Sagredo eta Jon Cáceres galdakoztarrek Euskadiko Taekwondo Txapelketan parte hartu zuten pasa den zapatuan, Bilbon. Cáceresek brontzezko domina lortu zuen kadete mailan.
Kadete eta 21 urte azpiko mailetako Euskadiko Taekwondo Txapelketa ospatu zen pasa den zapatuan, martxoak 11, Bilboko Miribilla frontoian. Konbate kategoriako lehiaketa izan zen eta hainbat eta hainbat gaztek parte hartu zuten.
Urreta Taekwondo Taldeko kideak izan ziren ere Bilbon, Nerea Etayo, Paule Sagredo eta Jon Cáceres galdakoztarrak hain zuzen.
Nerea Etayok 21 urte azpiko kategorian lehiatu zuen eta lehen txandan galdu zuen. Lehen norgehiagokan galdu zuen ere Paule Sagredok, kadete mailan.
Jon Cáceresek ordea, kadeteen artean ere, hirugarren postua lortu zuen eta brontzezko domina jaso zuen Euskadiko Taekwondo Federakuntzaren ordezkarien eskutik.