BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aperribai kaleko zati bat trafikoari itxita egongo da bihar, Metroaren obren ondorioz

      2025-05-28
      0
    • Porrotxek, Marimototsek, Pupuk eta Lorek ikuskizuna eskainiko dute Torrezabalen

      2025-05-28
      0
    • Herritarren parte-hartzea sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu martxan Galdakaoko Udalak

      2025-05-28
      0
    • Joseba Loroño galdakoztarra munduko Šamorín triatloi txapelketarako sailkatu da

      2025-05-28
      0
    • EGITARAUA | Asentzioko jaiak ospatuko dituzte asteburuan Bekea auzoan

      2025-05-28
      0
    • Herriko enpresen sarea indartzeko jardunaldia antolatu du biharko Galdakaoko Udalak

      2025-05-28
      0
    • Zabalik dago Usansoloko hiri-udalekuetan izena emateko epea

      2025-05-27
      0
    • Euskal Herriko jaiak izango dituzte hizpide maiatzeko Barikupasa saioan

      2025-05-27
      0
    • Galdakaoko Txirrindulari Gelak bosgarren erronka solidarioa antolatuko du ekainaren 7an

      2025-05-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz harro gaude»

Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz harro gaude»

Binke
2025-01-20
652
0

Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi, Andra Mari Taldea
BINKE / 2025eko urtarrila

«Kultura eta ohiturak dira nortasun bat ematen digutenak»

· Kepa Otaegi Garcia
1973, Galdakao

Psikologian eta Antropologian lizentziatua da eta gaur egun giza baliabideen alorrean egiten du lan. Andra Mari Dantza taldean 13 urte zituenean hasi zen eta honezkero dantzarik egiten ez duen arren, taldean murgilduta jarraitzen du. 

· Jon Eguzkiza Ugarte
1988, Galdakao

Ingenieritza ikasketak egin zituen Bilbon eta metrologo lanetan dabil Eibarreko zentro tekniko batean. Gaztea zela, 17 urterekin, sartu zen Andra Mari dantza Taldean eta honek eskaintzen dituen ikuskizunetan parte hartzen jarraitzen du gaur egun.

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai

Altsasuko inauteriak XX. mende hasieran egin ziren azkenekoz, 1976an Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak hauek berreskuratzeko prozesua hasi zuen arte. Hain zuzen, berrekurapen honen nondik norakoak batu dituzte Jon Eguskizak eta Kepa Otaegi galdakoztarrek ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ dokumentalean. Abenduan Durangoko Azokan aurkeztu zuten eta Galdakaon otsailaren 1ean eskainiko dute lana ikusteko aukera. Saioaren atarian, Altsasuko inauterien esanahiaren eta berreskuratze prozesuaren inguruan hitz egin digute Eguskizak eta Otaegik. 

Zer dira Momotxorroak? Momotxorroak Altsasuko inauterietako pertsonaia nagusienetakoak dira eta zoomorfikoak dira, hau da, pertsona bat animaliz jantzita. Adar zesto handi bat dute buruan behigorrien adarrekin eta bizkarrean ardi larrua. Aurpegia aldiz, zaldi buztanez eztalita eramaten dute eta zardai bat eramaten dute eskuan. Esanahaiari dagokionez, Andra Marik batutakoaren arabera, momotxorroek intsektuen plaga bat irudikatzen dute. Altsasuko inauteriek lurraren berpizkundea irudikatzen dute, lurraren emankortasuna berreskuratzeko berpizkundea. Prozesu honetan, natura itzartzen danean, onarekin batera, txarrak diren elementuak ere ageri dira eta horietako batzuk dira momotxorroak. Gizartearen kontra doan edozein elementu izan daiteke. Garai horretan nekazariak ziren lurra lantzen zutenak beraz, plaga bat ziren momotxorroak, baina gaur egun elurte bat izan daiteke adibidez. 

Zer batzen du ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ dokumentalak? Dokumentalean Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauterien berreskurapenean egin zuen lana batu dugu. Lanak Andra Mariri berreskurapena egiteko deia zelan heldu zitzaion eta prozesua nolakoa izan zen azaltzen du: noregana joan ziren, norekin hitz egin zuten, pertsonaia ezberdinen esanahaia… Eta batez ere aitortza egiteko gure modua izan da dokumentala, berreskuratze prozesuan paper garrantzitsua izan zuten bi pertsonei batez ere: Mikel Zamalloa, duela bi urte zendu zena, eta Kepa Artetxe.

Zergatik «Kaos baten istorioa»? Alde batetik, esaldi honek ondo laburtzen du dokumentala bera, inauteriek kaosa eta zarata adierazten dutelako eta istorio bat kontatzen dutelako. Bestetik, dokumentala egiteko prozesua ere kaos bat izan da guretzat. Grabaketak 2019an egin ziren eta orduan hitzaldi bat egin genuen honen inguruan gehiago sakontzeko baina pandemia heldu zen. Hor lehentasunak aldatu ziren eta taldearen ondare materiala  (grabaketak, irudiak…) digitalizatzeko beharra ikusi genuen, eta horretara jarri ginen. Bitartean, hala ere, dokumentalaren ideia horretan lan egiten jarraitu genuen pixkanaka eta taldearen 70. urteurren honetan argitaratzea erabaki genuen.

Durangoko Azokan aurkeztu zenuten dokumentala. Zelako harrera izan zuen? Oso ona. Espero genuen baino askoz jende gehiago etorri zen Durangoko Azokan egindako aurkezpenera. Gure asmoa, aurrerago zabaldu arren, plaza horrek eskaintzen duen aukera aprobetxatzea zen, jendeak dokumentala ezagutzen joateko, eta helburua bete genuen. Oso pozik bueltatu ginen Durangotik, gu biontzat pertsonalki, bost urte proiektu honekin egon ostean, askapen moduko bat izan zelako. Aurkezpen honen ostean beste batzuk lotu ditugu honezkero: Galdakao, Iruñea, Altsasu…

XX. mende hasieran egin ziren azkenekoz Altsasuko inauteriak, Andra Mari Dantza Taldeak 1976an berreskturatu zituen arte. Nork eta zergatik erabaki zuen tradizio hori berreskuratzea? Altsasuko inauteriak 1916an egin  ziren azkenengoz eta 70. hamarkadan Altsasuko zaharrenek bakarrik zituzten inauteri horien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat eta gazte bati egindako aipamen batek piztu zuen sugarra. Aipamen hori Jose Maria Satrustegiren ‘Solsticio de Invierno’ liburuan geratu zen idatzita eta Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak irakurri zuenean Andra Mari Dantza Taldeari luzatu zion hura ikertzeko proposamena. Taldeak baietza eman zuen, izan ere, euskal kulturaren unibertsoan tradizioak berreskuratzeko sare bat zegoen eta horren barruan geunden ere taldeak. Urbeltzek aipamena irakurri eta berak bakarrik Altsasuko inauteriak berreskuratu ezin zituela ikusita, Andra Marik egin ahal zuela pentsatu zuen.

Berreskuratze prozesu honetan, elkarlanean aritu zen taldea altsasuarrekin? Noski! Dokumentalean batzen da zeintzuk diren haiek egindako ekarpenak.

Nola hartu zuten Altsasuko herritarrek berreskurapena? Bi ikuspegi daude. Alde batetik, berreskuratze lan horretan Andra Marirekin lanean ibili zirenak oso pozik zeuden eta daude tradizio hau berreskuratu ahal izanaz. Bestetik, Altsasuko herritarrek izandako jarrera ere oso ona izan da hasieratik.  Altsasuarrek 1982an egin zuten lehen aldiz inauteria berreskurapenaren ostean, eta ordutik herri osoa inplikatzen da eta urtero egiten dute.  Oso polita da guretzat  1982an lehen aldiz egin zutenetik herri osoak parte hartzen
duela ikustea.

Harreman estua izaten jarraitzen duzue gaur egun hango jendearekin? Bai! Azkenean Andra Mariko kideek harreman estua izan zuten berreskurapen prozesuan hango familia batzuekin eta Durangoko Azokan egindako aurkezpenean hauetako batzuekin elkartzeko aukera izan zuten. Ederra izan zen. 

Berreskuratu zenutenetik, Euskal Herriko inauteririk ospetsuenetakoak bihurtu dira Altsasukoak. Harrotasun puntu bat ematen dio horrek taldeari? Andra Marik inauteri horren parte dela ere sentitzen du. Nahiz eta altsasuarren tradizioa izan, oso gertukoa da guretzat. Harrotasun puntu bat ematen du ikusteak taldeak egindako lan bati esker hain polita den tradizio bat berreskuratu dela, gaur egun Altsasurentzat eta Euskal Herria osoarentzat oso berezia dena. Andra Marik berreskurapen prozesuan jarritako aleaz harro gaude. 

Gaur egun Euskal Herriko zenbat taldek interpretatzen dituzte Altsasuko inauteriak? Altsasuko inauterien zatiak beste herri batzuetan interpretatzen diren arren, oso-osorik Andra Marik eta altsasuarrek egiten dugu soilik. Horrek ere inauteri hauekin dugun lotura erakusten du. 

Momotxorroaren pertsonaian zentratu zarete dokumentalean baina beste pertsonaiak ere egongo dira Altsasuko inauterietan, ezta? Bai. Lurraren berpizkundea irudikatzen dutenez, honetan parte hartzen duten beste hainbat pertsonaia daude Altsasuko inauterietan.

Zerk egiten ditu berezi inauteri hauek? Sinbologia aldetik berpizkundea nahiko ondo irudikatzen da, zirkulua bere osotasunean agertzen delako. Halaber, inauteri gehienek duten satira puntu hori dute, eta biak batuz oso politak eta ikusteko deigarriak dira.

Altsasuko inauterien berreskuratze prozesua duela urte asko egin zen, baina Andra Mari Dantza Taldeak ere ibilbide luzea du, 70 urte zehazki. Zerbait berezia prestatu duzue urteurrena ospatzeko? Bai. Aitortza izango da urteurrenaren oinarrietako bat eta lehen azaldutako moduan, dokumentala ere bide honetatik doa. Bestalde, lehenengo aldiz antzeztuko dugu Zuberoako Maskarada bere osotasunean eta Alboka Eguna ere antolatuko dugu, Galdakaok lotura handia izan duelako historikoki albokarekin. Halaber, urteurrena ere ospatzen duten Adiskide Pilota Elkartearekin eta Ganguren Mendi Taldearekin batera elkarlanean arituko gara ekintzak egiteko. 

Zein da gakoa elkarteak hainbeste urtez bizirik irauteko? Denboran zehar izandako seriotasuna eta konpromisoa gauzak lantzerako orduan, ez garelako koreografia edo material soiletan geratzen, haratago goaz eta egiten duguna ulertzeko prozesua egiten dugu. Protagonismoa beti ondareari ematen diogu, nortzuk garen adierazten duelako. 

Dantzak eta euskal tradizioek etorkizuna dute Galdakaon? Tradizioak mantentzeko behar den inplikazioa gero eta txikiagoa da. Gaur egun bizi garen globalizazio mundu honetan bakoitza berera doa eta momentuan-momentuko gauzek dute garrantzia. Etengabe gauza berriak kontsumitzen gaude eta testuinguru honetan tradizioek ez dute leku handirik, transmisio lan handia egin behar delako hauek irauteko.

Garrantzitsua da beraz, transmisio horren garrantzia nabarmentzea? Kulturak eta ohiturak galtzen badira, herriak toki fisikoak baino ez dira izango, bizitza egiteko tokiak. Hauek dira nortasun bat eman eta komunitate baten parte izatea egiten digutenak eta horregatik da hain garrantzitsua iraupena bermatzea. Prozesu honetan transmisioa da oinarri garrantzitsuenetako bat eta Andra Maritik transmisio hori mantentzen saiatzen gara. Lan honetan txikienekin hastea ezinbestekoa da, eta hau eskoletan egin behar da ere. Horregatik, Andra Marik Galdakaoko eskoletan euskal kultura irakasteko eskainiko den ‘Lumak’ proiektuan parte hartuko du •. 

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

Hurrengo albistea

AGINKE | Mitoaroaren inbidiaz, Mitikoak elkartea sortu ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Taldeka

    Click eta Click: «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara»

    2018-07-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Kepa Lizarraga: «Edozein akats txiki oso garesti ordaintzen da mendi altuan»

    2019-03-31
    Binke
  • Elkarrizketak

    Natalia Alvarez: «Oso garrantzitsua da literatura feminista egitea»

    2024-03-18
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Markel Ealo eta Aitor Llamazares: «Guganako daukiezan iritziak desmitifikatzen saiatzen gara»

    2020-11-20
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Itsasne Martin: «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan»

    2020-09-28
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Idoia Álvarez: «Euskaraz hitz egitea faltan sumatzen dut hemen, Valentzian»

    2021-01-22
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aperribai kaleko zati bat trafikoari itxita egongo da bihar, Metroaren obren ondorioz

Azkenaldian areagotu egin dira Metroaren 5. linearekin lotutako obrak eta eragina izaten ari dira Galdakaon. Bihar, maiatzak 29, esaterako...
  • Porrotxek, Marimototsek, Pupuk eta Lorek ikuskizuna eskainiko dute Torrezabalen

    Galdakao
    2025-05-28
  • Herritarren parte-hartzea sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu martxan Galdakaoko Udalak

    Galdakao
    2025-05-28
  • Joseba Loroño galdakoztarra munduko Šamorín triatloi txapelketarako sailkatu da

    Galdakao
    2025-05-28
  • EGITARAUA | Asentzioko jaiak ospatuko dituzte asteburuan Bekea auzoan

    Galdakao
    2025-05-28

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...