BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Enbaxadoreak
Hasiera›Elkarrizketak›Enbaxadoreak›Itsasne Martin: «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan»

Itsasne Martin: «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan»

Binke
2020-09-28
876
0

Itsasne Martin Ealo, Buenos Airesko galdakoztarra
BINKE / 2020ko iraila

«Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan»

Sortzez: Galdakaokoa, Askarri auzokoa.
Abuztura arte: Buenos Airesen, Argentinan.
Jaiotza urtea: 1997.
Ikasketak: Albaitaritza Gradua Zaragozako Unibertsitatean.
Zertan ibili da: bosgarren mailako bigarren lauhilekoa egin zuen Iberoamerica truke programan parte hartuz.

Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Aspaldiko kontua da hau. Albaitaritza ikasi nahi nuen, eta Euskal Herrian gradu hori ez zegoenez, 17 urterekin Zaragozara joan behar izan nintzen. Esperientzia berri gehiago bizitzeko gogoa piztu, eta Argentinara joateko aukera nuela jakitean birritan pentsatu gabe onartu nuen eskaintza.

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Alde batetik, jendearen jarrera bestelakoa da Europakoarekin alderatuz. Hemengoaren aldean, norberaren zilborrari begiratu ez, eta izaera atseginagoa eta eskuzabalagoa dutela esatera ausartuko nintzateke. Bestetik, janariaren kontua azpimarratuko nuke, merkatu txikiak dira nagusi.

Zer du zure Buenos Airesko herriak, Galdakaok ez duena? Eta alderantziz? Guztiz desberdinak dira bata eta bestea. Buenos Aires erraldoia da, eta Galdakaoren aldean asteko edozein egunetan egon ohi da giroa hiriaren edozein bazterretan, ez da soilik asteburuetako kontua. Hala ere, Galdakaoko gazteriaren artean sortu den harremana ezin daiteke bertan aurkitu. Zaindu dezagun!

Zeren falta somatu duzu han? Familiaren eta lagunen falta somatu nuen batez ere. Gainera, Covid-19a zela medio, nahiko arduratuta ibili nintzen lehen hilabeteetan. Hala ere, nire pisukideak euskaldunak ziren ere bai, eta etxetik hurbil sentiarazi ninduten. Ze ondo!

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Niri izugarri polita iruditu zitzaidan La Boca auzoa, batez ere margoturik zeuden etxe deigarriengatik eta denda txikien xarmarengatik. Horretaz aparte, Palermo Soho gauez bisitatzea ezinbestekoa dela esango nuke. 

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Galdakaoko jaien eta ohituren inguruan aritzen nintzen batez ere, baita hemengo paisaiez ere bai. Hondartzekiko dugun gertutasuna azaltzen nien, Buenos Airesen ez baitago halakorik.

Zer dakite gure herriaz? Euskal Herria orokorrean oso ezaguna da han. Euskaldunok eragin zuzena izan genuen Buenos Airesen, horren adibide dira hiriaren kaleen izenak, hango jendartearen abizenak edota hain ezagunak diren Euskal Etxeak. Jendeak badu horren berri.

Zer zenekien zuk hangoaz? Ez nekien ezer askorik, azentu desberdin bat topatuko nuela eta Argentinako hainbat toki bisitatu behar nituela nahi ta nahiez, eta hala egin ere. Perito Moreno, Iguazú eta Ushuaia ikusi nituen, besteak beste. 

Zeintzuk dira zure etorkizuneko asmoak? Ez daukat argi. Momentuz, Gradu Amaierako Lana aurkeztu. Euskal Herrian bizi nahi dudala da argi dudan bakarra, baina Galdakaon baino euskara gehiago entzuten den herriren batean, posible bada.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Aisia baino gehiago», Jon Fraile

Hurrengo albistea

«Bisera buruan», Joanes Urkixo

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Enbaxadoreak

    Jone Gartzia: «Euskal Herrira joateko beharra sentitzen dugu oraindik»

    2024-07-22
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Asier Fernandez de Aranguiz: «Kataluniarrek Euskal Herriarekiko anaitasun sentimendu handia dute»

    2024-05-20
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

    2022-07-25
    Galdakao
  • Enbaxadoreak

    June Ramos: «Esperientzia berriak bizitzeko gogoak ekarri ninduen Perura»

    2020-06-18
    Binke
  • AktualitateaEnbaxadoreak

    Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

    2022-10-10
    Galdakao
  • Enbaxadoreak

    Mikel Cortés: «Errespetuak hemen, Korean, Euskal Herrian baino balio handiagoa du»

    2021-07-16
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu