Kaiola festibala ekainaren 3an eta 4an antolatuko da Galdakaon
Kultura
BINKE / 2022ko apirila
Kaiola festibala ekainaren 3an eta 4an antolatuko da Galdakaon
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Dawid Laskowski
Kaiola festibalaren antolakuntzak honezkero argitaratu du aurtengo edizioaren kartela. Ekainaren 3an eta 4an antolatuko da Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean eta zortzi talde-bikote igoko dira oholtzara.
Kaiola festibalaren edizio berria ekainaren 3an eta 4an ohiko duen Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean antolatuko da aurten, eta dagoeneko zabaldu du kartela antolaketak, taldeen nondik norakoak aurrerago azalduko badituzte ere.
Momentuz jakin daitekena hauxe da: bi egunetako kontzertuak 20:00etan hasiko direla, egun bakoitzerako sarrera 15 eurokoa izango dela eta zortzi talde arituko direla guztira. Talde baino, gehienak bikote-kolaborazio formatuetan etorriko dira ekaineko lehenengo asteburuan Galdakaora.
Hauek dira aurten izango direnak:
Ekainak 3, barikua
- Oren Ambarchi & Crys Cole.
- Leila Bordreuil & Chris Corsano & Luke Stewart.
- Marcia Bassett & Samara Lubelski.
- Mazen Kerbaj.
Ekainak 4, zapatua
- William Parker & Hamid Drake.
- Francois J. Bonnet & Stephen O’Malley.
- Chris Corsano & Dennis Tyfus.
- Eyvind Kang & Jessika Kenney.