Kepa Lizarraga galdakoztarra omendu zuen Bizkaiko Mendizale Federazioak

Argazkia: Bizkaiko Mendizale Federazioa.

Bizkaiko Mendizale Federazioak ohiko urteko batzarra antolatu zuen martxoaren 28an, eta bertan Kepa Lizarraga galdakoztarra omendu zuen. Federazioko mediku gisa «urte luzez egindako lan eta dedikazioagatik» saritu zuen.

Urtero egin ohi duen moduan, aurreko urteko nondik norakoen berri emateko ohiko batzarra egin zuen Bizkaiko Mendizale Federazioak martxoaren 28an.

Bertan, 2026rako burutuko dituzten ekimenen berri eman zuen ere, eta bi talde berriei ongi etorria eman zien: Garaiko Zabalkuntza Triatloi Kirol taldea eta Manta Pussycat Racing.

Bestalde, Bizkaiko Mendizale Federazioak Kepa Lizarraga galdakoztarra omendu zuen hitzorduan, federazioko mediku gisa «urte luzez egindako lan eta dedikazioagatik». Pedro Mari Aizarna galdakoztarrak, federazioko presidenteak, opari batzuk eskaini zizkion Lizarragari.

Lizarraga Gorputz Hezkuntzan eta Kirol Medikuntzan aditua da, eta urte luzez kolaboratu du Bizkaiko Mendizale Federazioarekin.

«40 urte baino gehiagoko lanean esker ona eta adiskidetasuna batu ditut. Bizi izan ditugun egoera tragikoetan ere, oroitzapen mingotsek beste atsegin batzuei utzi diete lekua. Irribarrea une onak gogoratzean. Sentitzen dut zuekin une latzak bizitzen utzi didazuela, eta baita pozez betetako beste batzuk ere. Taldeko beste kide bat izaten utzi didazue, eskuzabaltasun handia izan duzue nirekin, eta hori oso eskertzekoa da. Mendian edo nahi duzuen tokian aurkituko gara!», adierazi zuen Lizarragak eskertuta omenaldian.

situs togel

situs toto