Korrika etorri aurreko uneak 21 bideo-adierazpenetan batu ditu BINKEk
TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai
Korrikak gure udalerrietatik utzitako argazkiak argitaratu bitartean, euskararen aldeko lasterketa erraldoia iritsi aurreko minutuetan Usansolon eta Galdakaon grabatu eta argitaratutako 21 bideo-adierazpen batu ditugu ondoko albistean.
Eta beste edizio batez, 23. Korrikak kolorez, irribarrez, urduritasunez eta euskaltzalez bete ditu Usansoloko eta Galdakaoko kaleak. Eta ezin beste modu batera izan, bertan izan da BINKE jarraipen zabala egiteko asmoz.
Jarraipen hori egiteko komunikabide honetako hiru lagun izan dira lanean hara-hona: Peio Zamalloa argazkiak ateratzen —albiste honen ondotik argitaratuko ditugu herri bateko zein besteko irudiak—, Jon Gomez Garai bideo-adierazpenak batzen eta Irati Alonso García eduki horiek zuzenean sareetara igotzen.
Azken horren emaitza dira BINKEren Instagram eta Twitter kontuetara igotako 21 bideotxoak, gehienak Korrika etorri aurreko minutuetan grabatuta!