Langile euskaldunen bila dabiltza Elexaldeko igerilekuetako tabernarako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Hogei urte itxita egon ostean, uda honetan zabalduko da Elexaldeko igerilekuetako taberna. Udalak jakinarazi zuenez, lizitazioaren baldintzetako bat langile euskaldunak izatea da eta horren bila dabiltza arduradunak. Albiste honetan batu ditugu lan eskaintzan izena emateko jakin beharrekoak.
Herritarrentzat urte askotan zehar erreferente izan den Elexalde auzoko igerilekuetako taberna udan irekiko da, hogei urte baino gehiago itxita egon ondoren. Urte osoan zehar irekita izango da taberna eta «beste kutsu bat emateko asmoz», ekitaldi kulturalak egingo dira bertan hilabetean behin, Binkek jaso zuen moduan.
Lizitazioa atera zuen Udalak pasa den hilabetean eta proiektua aurkeztu zuenean azaldu zuten moduan, baldintzetako bat tabernan lan egiten duten langileak euskaldunak izatea da. Horregatik, arduradunak zerbitzari eta sukaldari euskaldunen bila dabiltza.
Lan eskaintzan izena emateko hiru modutan egin daiteke: basoagaldakao@gmail.com helbidera idatziz, 615798099 telefonora deituz edo zenbaki horretara WhatsAppetik idatziz.