Loroño klinika beste 30 urte betetzeko osasuntsu dago | Publierreportajea
Publierreportajea
Clínica Dental Loroño
BINKE / 2021eko abendua
Loroño klinika beste 30 urte betetzeko osasuntsu dago
Sasoirik onenean eta indarrez lanean jarraitzeko asmoz dabil Joseba Loroño klinikaren 30 urteak ospatzen, Markel semearekin.
Kontaktua
Juan Bautista Uriarte 10, Galdakao
94 457 08 90 / 688 84 06 51
Instagram: @clinicadentallorono
Mail: info@clinicadentallorono.com
Orain 30 urte baino gehiago, gutxi ziren Galdakaon zeuden dentistak, eta are gutxiago galdakoztarrak zirenak. Horregatik, eta ikusita Joseba Loroño doktoreak beti izan duela gauza berriak egin eta hobetzeko gogoa, hortz-klinika propioa zabaltzea erabaki zuen behin ikasketa nagusiak amaituta. Medikuntzan, kirurgian eta odontologian lizentziatua da Loroño, eta espezialitatea du ahoko inplantologian zein errehabilitazioan. Baina gainera, irakasle ere ibilita dago EHUn 20 urtez eta gaur egun hitzaldiak eskaintzen jarraitzen du Espainiako unibertsitate onenetan.
Plazakoetxen hasi zuen Clínica Dental Loroñok (CDL) bere ibilbidea 1991. urtean, Joseba bera hazi zen lekuan. Orduan Aintzane —Josebaren koinata— eta bera baino ez ziren langile, eta bi kabinete zituzten. Baina gaur 10 profesionaleko lan-taldea osatzen dute, lau kabinete dituzte eta baita kirofano oso bat ere beheko solairuan. Ez hori bakarrik, Loroño hortz-klinikak ortodontista propioa dauka egunero —oso klinika gutxik dute— eta lehenengoak izan ziren hainbat esparrutan: inplantologoak izaten, kirurgia egin ahal izateko anestesista propioak izaten, plasma tratamenduak ezartzen edota eskaner digitala erabiltzen.
Hogeita hamar urte bete berri ditu, baina punta-puntako teknologietan urtero berrizten ari den klinika da CDL. Eta ez bakarrik teknologietan eta zerbitzu garatuenetan berritzen, lan-talde formatua izateko lanean ari delako etengabe Loroño doktorea. Horretarako, esperientzia handiko kideak izateaz gain, badu Joseba Loroño doktoreak inoiz imajinatuko lukeen kiderik bereziena: Markel Loroño, bere seme gazteena. «Ohorea eta harrotasun ezin handiagoa da semea nirekin egon ahal izatea; modu honetan gainera, klinika beste 30 urte bete ahal izateko osasuntsu dagoenaren adierazle ezin hobea da Markel», dio pozik CDL-ren sortzaile eta jabeak, nahiz eta berak oraindik ez duen erretiroa hartzeko asmorik.
Markel Loroño odontologian lizentziatua da eta masterra du inplantologian zein ahoko errehabilitazioan ere. Baina gainera, Bizkaiko Odontologoen Elkargoko batzordekidea ere bada. Hogeita hamar urte bete ditu Loroño klinikak, baina beste horrenbeste betetzeko bidean da!